Olatu handiak bihar, larunbatean barealdia eta igandetik aurrera 7 metroko olatuak

Albiste moduan aipatzeko gauza bat olatuak izango dira. Bihar 4 eta 5 metroko olatuak ikusiko ditugu, larunbatean 2 eta 3 metro bitartekoak, baina igande eguerditik aurrera 7 metroko olatuak egon daitezke, puntualki 8 edo 9 metrokoak. Gainera, egoera hau hurrengo asteko hasieran mantendu egingo da. Beraz, ikuskizuna polita izango da, ikusgarria. Marea biziak ez direnez egun horietan, gerta daitezkeen kalteak txikiagoak izango dira, baina hala ere kalteak gertatzeko aukera badago. Kontuz olatuekin!! Dena den, ikusteko aukera baduzue aprobetxatu eta argazki batzuk atera.

0 Responses to “Olatu handiak bihar, larunbatean barealdia eta igandetik aurrera 7 metroko olatuak”


  1. No Comments

Leave a Reply





Bad Behavior has blocked 4 access attempts in the last 7 days.