Bihar Kontxako kanporaketa jokatuko da Kontxako uretan eta ea Zumaiak sortea duen. Behintzat itsaso barea ez da izango eta horrekin beharbada aukera gehiago daude ustekabeak emateko.
Arratsalderako haizea dexente baretuko da eta ipar-mendebaldekoa izango da 5 - 10 km/h-ko batazbesteko abiadura. Beraz, itsas haizea ez da izango oso garrantzitsua, baina hondoko itsasoak 2 eta 3 metro bitarteko olatuak altxatuko ditu eta honek ikuskizun polita utziko digu, zeren eta olatuak hoberen hartzen dituenak, sailkatzeko aukera handiagoak izango ditu.
Sorte on Zumaiari eta aupa Zumaia
Azken iruzkinak