Gaur nahiko goibel daukagu eguraldia eta gainera fresko samar ere bai. Fronte bat iritsi da eta euri pixka bat lagako digu, baina oso gutxi. Egia esan, bai udaberrian eta baita ere uda oso lehorrak izan dira eta ur falta badago, baina oraingoz itxaron egin beharko dugu, zeren eta hurrengo 10 egunetan euri kontu gutxi ikusten dira.
Asteburuan frontea joana izango da eta eguraldiak hobera egingo du. Larunbatean hodeiak geratuko dira egunaren hasieran, baina pixkanaka desagertuz joango dira. Horrela, arratsalde eguzkitsua geratuko da. Brisa ibiliko da eta horrek tenperatura 21 ºC-tan lagako du eguerdi partean.
Igandean eguraldi dotorea espero dugu. Gainera, egun honetan jende asko Kontxara ere gerturatuko da eta esan primerako eguraldia izango dutela. Beharbada, sargori puntu bat ere bai. Beraz, eguzkia jaun eta jabe igandean eta tenperatura goizean fresko samarra izango bada ere, gero eguzkiaren laguntzarekin eta hego ikutuko haizearekin gora egingo du nabarmen, 30 ºC-ko mugara hurbilduz. Beraz, beroa eta eguzkia igandeko protagonistak.
0 Responses to “Asteburuan eguraldiak hobera egingo du nabarmen.”