Archive for iraila 10th, 2009

Asteburuan giro eguzkitsua nagusituko da.

Antizikloi indartsu bat kokatu da Inglaterra inguruan eta bere menpean egongo gara hilaren 15a arte. Ondorioz, asteburu eguzkitsua izango dugu.

Ostirala, larunbata eta igandea egun berdintsuak izango dira. Alde batetik lehen orduetan hodei batzuk agertu daitezke, baina desartzeko joera izango dute. Bestalde, hodei altu batzuk ere agertu daitezke larunbat arratsaldean, baina garrantzi gutxikoak. Beraz, eguzkia ikusteko aukera izango dugu. Tenperaturari dagokionez, atsegina izango da, baina pixkanaka koska bat beherantz egingo du. Horrela, gaur eta bihar tenperatura maximoa 23 ºC-tan kokatuko bada ere, larunbat eta igandean 21 ºC-tan geratuko da. Gauak ere freskoagoak izango dira 15 ºC-ko tenperatura minimoarekin.

Beraz, oraindik ere euririk gabe jarraituko dugu, giro lehorrarekin eta eguzkia nagusituz. Tenperatura atseginak, baina pixkanaka igerriko dugu udazkena zai daukagula. Gainera, hilaren 15etik aurrera beharbada, tenperaturaren beherakada nabarmena etorri daiteke, baina hori ikusiko dugu, zeren eta oraindik gauzak aldatzeko aukerak badaude.



Bad Behavior has blocked 6 access attempts in the last 7 days.