Archive for urria, 2009

Hilabetearen aldaketarekin batera eguraldi aldaketa.

Aste honetan daukagun eguraldiak ez du hurrengo astean jarraituko. Egia esan, hilabete berriarekin eguraldiak udazkeneko itxura hartuko du eta oraingoan benetako okertzea izango da, zeren udazkena gurekin geratzeko etorriko da. Tenperaturetan ere nabarituko dugu aldaketa, baina hori igandetik aurrera izango da. Bitartean, eguraldi ikusgarri honekin jarraituko dugu.

Bihar, gaur bezalaxe, eguraldi eguzkitsua izango dugu, lainoxka txuri batzuk zerua apainduko dutelarik. Gainera, hego ikutuko haizea ibiliko da goizean eta tenperatura berriro ere 25 ºC inguruan kokatuko da. Dena den, arratsaldean brisa sartu daiteke eguraldia pixka bat freskatuz. Egunaren bukaeran fronte bat gerturatuko da eta hodeiak ugaritu egingo dira.

Larunbat goizaldean, fronte horrek tantaren bat laga dezake, baina egunean zehar eguzkia nagusituko da eta eguraldi polita eta atsegina izango dugu, tenperatura maximoa 20 ºC inguruan geratuz.

Igandea aldaketa eguna izango da. Goizean oraindik ere hego ikutuko haizearekin tenperatura epela eta hodei altuak izango ditugu, beharbada tantaren bat laga dezakete hodei hauek, baina benetako aldaketa arratsaldean zehar izango da. Fronte mardul bat iritsiko da arratsalde bukaeran eta haizeak ipar-mendebaldera egingo du eta zakartu egingo da, eta ondorioz tenperatura nabarmen jaitsiko da. Beraz, euri zaparrada mardulak arratsalde bukaeran eta egunaren bukaeran izango ditugu.

Hurrengo astean udazkeneko lehen denboralea izango dugu. Haize zakarra, itsaso handia eta euria egoeraren jaun egingo dira. Beraz, badator udazkena. Aprobetxatu azken egun hauek.

Asteburuan euri pixka bat egingo du, baina gauza gutxi.

Aste hauetan kanpoan ibili naiz eta ezin izan dut iragarpena egin. Hemendik aurrera, berriro ere ostegunero iragarpena egiten saiatuko naiz.

Gaurko fronte mardula pasa ondoren, astebururako giroa ez da guztiz hobetuko, baina nahiko atsegina izango da. Antizikloia gure lurraldera etorriko da, baina fronte ahul bat noraezean geratuko da gure gainean euri pixka bat lagaz.

Bihar ere beste fronte batek ikutuko gaitu, bereziki arratsaldean eta euri pixka bat egingo du, baina gauza gutxi.

Larunbatean goiza nahiko polita izango da, baina arratsaldean fronte bat hurbilduko da hodeiak ugarituz eta bukaeran euri pixka bat lagaz. Tenperatura oso atsegina izango da, maximoa 20 ºC-tik gora geratuz.

Igande goizean ere euri pixka bat egingo du, baina arratsaldean nabarmen egingo du hobera. Tenperatura maximoa 20 ºC inguruan geratuko da.

Beraz, esandakoa asteburua orokorrean nahiko atsegina izango da. Dena den, euria larunbata bukaeran eta igande goizean espero da, baina euri gutxi egingo du. Hurrengo astea lehorra datorrela ematen du, gainera hego ikutuko haizearekin eta tenperatura altuekin.

Beraz



Bad Behavior has blocked 8 access attempts in the last 7 days.