Gaur eta bihar ateri eutsiko dio, baina larunbatean berriro ere euria iritsiko zaigu. Ematen du depresio bat Penintsulatik pasako dela, mendebaldetik ekialdera.
Larunbatean hego haize ikutuarekin hasiko dugu eguna, baina pixkanaka haizea aldakor geratuko da eta azkenerako iparrak ere sartuko du muturra. Horrela, goizean zehar ateri eutsiko dio, baina arratsaldean hodei sendoagoak iritsiko zaizkigu eta euria egingo du arratsalde bukaerarako edo gauerako. Tenperatura oraindik nahiko atsegina izango da, maximoa 14 ºC-ren bueltan geratuko delarik.
Igandean ipar haizea nagusituko da eta euria egingo du, bereziki goizaldean eta goizean. Litekeena da igande arratsaldean arintze aldera egitea. Tenperatura jaisten hasiko da eta maximoa 10 ºC-ren bueltan geratuko da.
Hurrengo astearen hasieran Europatik aire hotza iristeko probabilitatea dago, nahiz eta oraindik ezin den zihurtatu. Kasu horretan tenperaturaren beherakada areagotu egingo da eta hotza izango da aipagarriena. Dena den, aire masa nahiko lehorra izango denez, prezipitazio aldetik gauza gutxi izango litzateke.
Azken iruzkinak