Gaur arratsaldean ekaitz mardulak espero dira, baina okertze honek ez du gehiegi iraungo.
Bihar, larunbata, goizean oraindik ere zaparradaxkaren bat edo beste eman daiteke, baina arratsaldean arintze aldera egingo du. Dena den, arratsaldean euri pixka bat egitea baliteke. Tenperatura atsegina izango da maximoa 21 ºC-tan geratuz.
Igandean hobekuntzarekin jarraituko dugu eta nahiz eta lehen orduetan hodeiak nagusi izan eta zirimiri pixka bat egin, goizean zehar ostarteak irekitzen joango dira, eta arratsalde polita geratu daiteke, hodeiak eta ostarteak tartekatuz. Tenperatura oso antzera edo pixka bat gorago, 22 ºC-tan geratuz maximoa.
Beraz, gaur arratsaldea eta biharko lehen partea kenduta, berriro ere eguraldiak hobera egingo du. Dena den, hurrengo asteko lehen egunetan nahiz eta itxura ona eduki, ikusi behar da zenbat irauten duen goizeko lanbro lainoak.
0 Responses to “Igandean hobera egingo du eguraldiak.”