Berriro ere iragarpenak egiten jarraituko dut ahal badut ostegunero. Hilabete honetan ez dut denborarik izan, baina hemendik aurrera berriro ere ahalegin honetan jarraituko dut.
Beno, aurreko asteburuan botatako euriari buruz esan, Zumaian 164 mm (edo litro metro karratuko) jaso zirela. Ez dago gaizki. Gainera, Gipuzkoako toki askotan 200 mm-tik gora jaso dira eta puntu batzutan 300 mm-tik gora. Datu hauekin ez da arraroa gertatu dena gertatzea. Egia esan, horrelako euriteak iragartzea ez da zaila eta aurreko ostegunean modeloek antzematen zuten horrelako zerbait. Hor zailtasuna xehetasunean dago, hau da, non botako duen gehien eta zenbat litro.
Asteburu hau guztiz ezberdina izango da aurrekoarekin konparatuz. Hego haizea nagusi izango da eta gainera nahiko zakar ibiliko da, bereziki larunbat arratsaldetik igande goizera. Egoera honekin tenperatura altuak eta giro lehorra nagusituko da. Zerua ez da urdin egongo, hor ibiliko baitira erdi mailako eta goi hodeiak bisitan, baina ez dute euri konturik lagako. Gainera, tenperatura maximoa 20 ºC-tik gora joango da 25 ºC-ra hurbilduz. Beraz, euririk ez, tenperatura garai honetan ohikoa dena baino gorago, eta hego haizea indartsu.

Azken iruzkinak