Archive Page 3

Larunbatean fronte ahul baten bisita eta freskura, igandean berriz eguraldi ederra.

Badator asteburua eta oraingoan bi zati garbi izango ditu. Alde batetik larunbata iluna, freskoa eta euriarekin, bereziki goizean, eta beste alde batetik igandea, eguzkia nagusi delarik. Beraz, kanporako planak egiteko hobeto igandea.

Larunbatean zerua ilun egongo da, hodeiez betea, bereziki goizean. Gainera, euria ere egingo du, nahiz eta gehiegi ez izan. Gero, arratsaldean arintze aldera egingo du eta euria egitea zailagoa izango da, ostarteak ere zabaldu daitezke. Haizea iparraldetik ibiliko da eta tenperatura freskoa izango da garairako. Tenperatura maximoa 18 ºC inguruan geratuko da.

Igandean berriz, frontea urrutiratuko da eta antizikloiak sartuko du muturra. Horrela, oraindik goizaldean hodeiren bat agertu badaiteke ere, azkar asko nagusituko da eguzkia eta egun argi eta polita geratuko da. Gainera, tenperaturak ere gora egingo du eta maximoa 21 ºC inguruan geratuko da.

Asteburuan hodeiak gurean jarraituko dute.

Egia esan lehengo asteburuan iragarpenak ez ziren fin ibili, eta esan nizuen zaila zegoela iragartzea. Horrelakoak urtean zehar ez dira askotan gertatzen, baina badaude egoera batzuk iragartzeko oso zailak direnak.

Asteburu honetan ematen zuen antizikloia gure gainera etorriko zela eta eguraldi polita izango genuela, baina fronte sistemak asko hurbilduko dira eta ematen du antizikloiaren harresia gainditu egingo dutela, baina hori bai indarra galduta. Horrexegatik hodeiak izango ditugu zeruan, mendebaldetik ekialderako igaroan, baina ez dute euri kontu gehiegirik ekarriko, behintzat oraingo datuak kontuan hartuz.

 Beraz, larunbatean hodeiak izango ditugu zeruan gehienak hodei altuak izango dira, baina zerua nahiko estalia ikusiko dugu. Dena den, ostarteren bat edo beste ere azaldu daiteke. Euri konturik ez dute lagako hodei hauek. Ipar haizea nagusituko da brisa moduan eta tenperatura atsegina izango da, maximoa 19 ºC inguruan geratuz.

Igandean ere antzeko giroa. Hodeiak nagusi eta kasu honetan euria egiteko aukera aipatu beharra dago, bereziki arratsalde partean, zaparrada modura. Berriro ere eguerdi partean iparra nagusituko da eta tenperatura pixka bat gorago geratuko da, maximoa 21 ºC inguruan ibiliz.

Beraz, hodeiak bai baina nahiko alperrak izateko itxura dute oraintxe bertan.

Eguraldi ezegonkorra.

Altueran aire hotza duen poltsa bat kokatuko da Kataluina aldean eta bere kokapenaren arabera ezegonkortasuna handiagoa edo txikiagoa izango da. Egia esan, egoera hauetan zaila izaten da iragarpena egitea, baina dena den ezegonkortasuna hor egongo da.

Gehiegi zehaztu gabe bi egunak, bai larunbata eta baita ere igandea, antzekoak izango dira. Hodeiak nagusi izango dira, baina ostarteak izateko aukera ere ezin da baztertu, bereziki goizetan. Egoera ezegonkor honekin zaparradak botatzeko aukera egun osoan egongo bada ere, arratsaldean probabilitatea altuagoa izango da. Tenperatura gaurkoarekin konparatuz pixka bat gorantz mugituko da, maximoa 20 ºC-ren bueltan geratuz.

Ematen du hurrengo astean ere, behintzat lehen egunetan, ezegonkortasunak jarraituko duela.

Asteburu polita orokorrean

Badator asteburua eta biharko eguraldiak nabarmen egingo du hobera. Goizean hodei batzuk egon daitezke. Gero eguzkia nagusituz joango da eta egun eguzkitsua izatea espero da. Tenperatura atsegina, brisarekin, maximoa 20 ºC inguruan.

 Igandean eguzkiarekin jarraituko dugu, baina hego ikutuko haizea ibiliko denez hasieran, tenperatura gehiago igoko da eta maximoa 25 ºC inguruan geratuko da edo agian zertxobait gehiago. Eguerditik aurrera brisa suabe bat irten daiteke eta giroa nahiko atsegina mantenduko litzateke. Gero arratsalde bukaerarako edo iluntzerako barnealdetik etorriko den ekaitzen baten bisita izan dezakegu.

Beraz, asteburu osoa kontuan hartuz giro polita.

Larunbatean ekaitz arriskua eta igandean frontexka txiki baten bisita

Asteburuan momenturik egokienak larunbat goiza eta igande arratsaldea izango dira.

Larunbatean goizean zehar ostarteak nagusituko dira. Beharbada, goizaldean hodeiak sortuko dira, baina desagertzera egingo dute. Horrela, egun polita geratuko da arratsaldera arte. Orduan ekaitzen bat izateko aukera egongo da. Probabilitatea %50ekoa da, beraz ez dago garbi ekaitza emango den edo ez, baina kontuan hartzeko probabilitatea bada. Tenperatura oso atsegina izango da, maximoa 20 ºC inguruan geratuz.

 Igandean frontexka txiki batek hodeiak lagako dizkigu eta gainera goizean zehar zirimiria ere egin dezake. Gero, arratsaldean arintzen joango da, atertu eta ostarteak irekitzen joango dira. Ipar haizea nagusituko da eta tenperatura fresko antzean ibiliko da, maximoa 18 ºC inguruan geratuz.

Nabarmenena tenperaturaren beherakada.

Asteburu honetarako nabarmenena tenperaturaren beherakada izango da. Aspaldian, ia apirila osoa eta maiatzako lehen egun hauetan udako tenperaturak izan ditugu. Egia esan apirilekoa izugarria izan da, datuak jasotzen direnetik apirila beroena aurtengoa izan da, gainera batazbestekotik 4 ºC gorago, benetan aipagarria. Ba tenperatura asteburu honetan ondo jaitsiko da eta maximoak 15 ºC inguruan edo hortik behera geratuko dira. Gainera hodeiak eta euria ere izango ditugu gure artean.

Larunbatean ipar haizea ibiliko da fin-fin, bolada gogorrekin eta hodeiak izango dira nagusi egun osoan zehar. Euria ere egingo du eta tenperatura freskoa izango da, maximoa 14 ºC inguruan geratuz.

Igandean, antzeko giroa, baina zertxobait arinago. Berriro ere hodeiak izango dira jaun eta jabe eta euria ere egingo da, baina larunbatean baino gutxiago. Iparra ibiliko da, indar pixka bat gutxiagorekin eta tenperatura antzera, maximoa 15 ºC inguruan geratuz.

Beraz, freskotasuna eta euria astebururako.

Larunbatea giro nahasia eta igandean giro polita.

San Telmotan eguraldia nahiko ondo portatu zen, nahiz eta momentu batzutan zaparrada politak bota. Orain, errepetiziotan bi egun ezberdin nabarmenduko genituzke, larunbata giro nahasiarekin eta igandea eguzkitsu.

 Larunbatean hodeiak izango dira nagusi zeruan eta hego haize zakarra ibiliko da goizean zehar, arratsaldean baretuz joango delarik. Orokorrean erdi mailako hodeiak izango dira eta hauek ez dute euri konturik lagatzen, baina ezin da baztertu zaparrada trumoitsuren bat barnealdetik Zumairaino iristea, bereziki eguerdi eta arratsaldeko lehen orduetan. Dena den, hori pasa egingo litzateke. Beraz, ez da egun euritsua izango. Tenperatura hego haizearekin goian mantenduko da, maximoa 23 ºC inguruan geratuz.

Igandean hodeiren bat edo beste geratu daiteke oraindik, baina orokorrean eguzkia nagusituko da eta hego haizeak iparrari emango dio paso arratsaldean. Dena den, tenperatura goizean ibiliko den hego haizeari esker goian mantenduko da, maximoa 25 ºC-ra iritsiz eta arratsaldean freskatuz. Egun polita benetan.

Beraz, festarako giro aproposa asteburu osoa kontuan hartuz.

Pixka bat denetik San Telmotan.

Badatoz San Telmoak eta giro nahasia izango dugu. Horrek zer esan nahi du? Ba behintzat ez dugula eguraldi petralik espero behar. Euri aldetik ere zerbait egin dezake baina ez gehiegi eta ezta ere egun osoan zehar. Zeruan hodeiak izango ditugu baina baita ere ostarteren bat edo beste eta ateri uneak ere luzeak izango dira. Tenperatura gainera atsegina izango da, maximoak 20 ºC-ren bueltan geratuz.

Larunbatean hodeiekin esnatuko gara eta euria ere egin dezake lehen orduetan. Gero, eguerdi partean hobera egingo luke, ostarteak irekiz, eta arratsalde-gau aldera berriro ere zaparradatxoren bat izan dezakegu. Tenperatura maximoa 20 ºC-ren bueltan geratuko da.

Igande goizean ostarteak nagusituko dira, nahiz eta hodei batzuk agertu zeruan. Gero arratsaldean hodeiak ugaritu eta barnealdetik ekaitzak iristeko aukera dago. Beraz, arratsaldean zaparrada trumoitsuak izateko aukera dago. Tenperatura antzera, maximoa 20 ºC-ren bueltan.

Astelehenean hodeiak nagusituko dira zeruan, baina euri aldetik ez da gehiegi espero. Egitekotan gau aldera egingo luke. Tenperatura antzera.

Beraz, nahiz eta momentu batzutan euria egin dezakeen, eguraldia ez da gaizki portatuko. Badaki San Telmotan geratu gabeko euria egiten, eta oraingoan ez dugu horrelakorik izango. Gainera tenperatura oso atsegina izango da.

Aste Santuan egunik okerrena ostirala.

Badatoz jai egun batzuk eta eguraldiaren nondik norakoak jakitea da jende askoren eskaera. Egia esan Penintsulako tokirik egokienetako bat izango da gure kostaldea, zeren eta ezegonkortasun handia dabil Penintsula osoan, orain batez ere mendebaldean, baina gero toki guztietara hedatuko da eta Mediterraneoa ere ez da libratuko, gainera Levante aldean igande-astelehenean euri pila bat egin dezake (uholde arriskua ikusten da oraingo datuak kontuan hartuz).

 Zumaira bueltatuz, hego haizea izango da nagusi lehen egunetan eta horrekin badakigu ze eguraldi izango dugun. Alde batetik tenperatura altuak, bestetik hodeien jarioa, baina hodeiak orokorrean alperrak euri gutxi lagaz. Egunik okerrena ostirala ikusten da eta hoberena ostegun, larunbat eta igandean. Dena den, hemen daukazue iragarpena egunez egun.

 Osteguna: Goi hodei batzuk agertuko badira ere egun argia izango da eta eguzkia nagusituko da. Hego haizea ibiliko da indarrez, bereziki goizaldean eta tenperatura maximoa 25 ºC inguruan kokatuko da. Egun honetan ez da euri arriskua txikia izango da eta beraz ez luke euririk egin behar.

Ostirala: Lehen esan dudan bezala egunik okerrena izango litzateke. Alde batetik zeruan hodei asko ikusiko ditugu eta bestetik euri arriskua areagotu egingo da, bereziki arratsaldean. Gainera ekaitz ikutuko zaparradak ere eman daitezke arratsaldean. Hego haizea ibiliko da hasieran, baina arratsaldean baretu eta nahiko aldakor geratuko da. Tenperatura ere hodei hauekin behera, baina hala ere maximoa 22 ºC inguruan geratuko da.

Larunbata: Zerua nahiko garbi agertuko da goizean, ostarte zabalekin. Arratsaldean hodeiak ugaritu daitezke eta ezin da baztertu ekaitzen bat ere izatea. Tenperatura antzera 22 ºC inguruan.

Igandea: Zeruan nahiko garbi azalduko da berriro ere goizean, beharbada aurreko egunean baino hodei gehiagorekin. Arratsaldean hodeiak ugaritu eta berriro ere zaparradaren baten aukera hor egongo da. Tenperatura maximoa 20 ºC inguruan.

Astelehena: Hodei gehiago agertuko da zeruan eta gainera euria ere egin dezake. Haizea ere aldatu eta iparraldetik etorri daiteke eta tenperatura zertxobait behera, maximoa 19 ºC inguruan geratuz.

Kontuan izan azkenengo egunen iragarpena ez dela horren fidagarria, urruti bait gaude eta gauzak aldatu daitezke oraindik, bereziki horrelako egoera nahasietan. Baina orokorrean nahiko eguraldi polita egun guztiak kontuan hartuz.

Asteburuan ere giro egonkorrak jarraituko du.

Giro egonkorra daukagu nahiz eta hodei batzuk ere agertzen diren zeruan, ipar haizeari esker. Dena den, eguraldiak egonkortasunarekin jarraituko du asteburuan ere. Beraz, eguzkia nagusituko da eta giro atsegina izango dugu.

Larunbatean ipar-ekialdeko haize freskoarekin maximoa 15 ºC inguruan geratuko da, baina indar handirik gabe ibiliko denez, giro atsegina izango dugu. Igandean berriz, hego haizea nagusitzen joango da eta bukerarako zakartu egingo da. Horrek tenperaturaren gorakada nabarmena ekarriko du eta maximoa 23 ºC inguruan geratuko da. Beraz, asteburu polita daukagu aurretik. Eguzkia eta giro atsegina nagusi.

Aste Santua ere badator eta oraingoz ematen du nahiko ondo portatu daitekeela, baina ikusiko dugu, zeren oraindik ere dexente falta da.

« Previous PageNext Page »



Bad Behavior has blocked 8 access attempts in the last 7 days.