OSTIRAL HONETAN GAZTETXE FINKOA

Hainbeste denbora eta gero, iritsi da gaztetxe finkoaren eguna: ostiral honetan sinatuko da Torreberri eraikina gaztetxe bihurtuko duen kontratua. Beraz, ostiral honetan Zumaiako gazteok eta berriro ere gaztetxe bat izango dugula esan beharrean gaude.

Kontratua, esan bezala, ostiralean sinatuko da. Kontratua ahalik eta pertsona gehienek sinatzea onena delakoan gaude, eta beraz, ostiral arratsaldean (ordua zehazteko dago oraindik) kontratua sinatzera etor zaitezen gonbidatzen zaitugu!
Kontratua sinatu ostean,  gaztetxe berria ezagutuko dugu eta jarraian asanblada orokorra izango da. Jatekorik ere ez da faltako!

GAZTETXE FINKOA ORAIN!!

Urtebete eskas igaro da Zumaiako gazteok gaztetxea okupatu genuenetik. Urtebete herriko erreferentzia aktibo garen gazteon ametsak lortze bidean usteltzen ari zen erkibe etxeari erabilera eman genionetik.

Erantzuna, ordea, betikoa izan da. Zakur amorratuen zaunka. Beste behin ere agerian geratu da inposaturiko sistema honen aurka hamaika modutan, arloz arlo, jendarte eredu berri baten alde mugitzen den gazteria etsaiaren jo puntuan dagoela. Eta horregatik utzi gaituzte kale gorrian.

                                                            

Baina argi izan dezatela, oztopo guztien gainetik herriari bizia ematen jarraituko dugula.

Zumaiako Gaztetxearen orainarteko ibilibidean izan diren identifikatuak, uztailaren 24ko desalojoa edota txakurren jarrera probokatiboa ez dira nahikoa gazteok isiltzeko. Eta horren adibide izan ziren desalojoaren ostean arratsaldero aurrera eramandako manifestazioak.

                                                                                                   

Ez dezatela uste, beraz, hain erraz geldituko gaituztenik. Horrela, GAZTETXE FINKOA lortzeko antolatzen eta borrokatzen jarraituko dugula berresten dugu.

EMAN O HARTU, GAZTETXEA LORTU!!  HERRI BAT, GAZTETXE BAT!!
Badakigu zein den bidea, ekin dezagun batera!

Ongi etorri!!

Gaztetxian sarrera


Zumaiko gaztetxia

Laster Zumaia iraultzeko prest egongo da bloga!

Atalak

 

otsaila 2012
A A A O O L I
« urr    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829  

Bad Behavior has blocked 2 access attempts in the last 7 days.