Estekak eta argazkiak

Joan den asteburuaz ez dago zer kontaturik, eskalada aldetik, behintzat. San Faustotik hurre ibili ginen, baina gortzen ez: Iratxeko kanpinetik ederki asko ikusten da Lokizko mendilerroa (euri-zaparradek uzten dutenean!), eta -berriz ere- imajinazioan besterik ez dugu gortu…

Beraz, gaurkoan asteburuko kontakizunik ez, baina asterokoari heldu behar, nola edo hala.

Baten batzuk konturatuko zineten "Estekak" atalean Interneteko zenbait lotune jarri ditugula, guk ezagutzen eta erabiltzen ditugunak, gehienak ere mendiarekin edo eskaladarekin zerikusia daukatenak. Tartean batzuk oso bitxiak daude, erabilgarriak, batez ere jende arruntak, gu bezalakoak, eginak direlako, hainbeste itsutzen duten konstelazioetako izarretatik urrun. Ni, behintzat, nahikoa aspertuta eta nazkatuta nago gauza batzuk irakurtzeaz: halako eskalatzailea hatzazal puntatik zintzilikatu eta dominadak egiten dituela, edo autopropaganda besterik ez den erreportajeekin, eta nahiago ditut jende arruntarenak, guk bezalakoenak: kontakizunak, argazkiak, krokisak, erreferentziak…

Pixkanaka, ari gara Gortu hau apaintzen, eta artikuluetan azaldu diren argazki guztiak ere eskura dauzkazue, nahi izanez gero. Horretarako, joan menura–> albumak–> argazkiak. Halaber, saiatu gara bideoren bat sartzen, baina arazoak izan ditugu. Gaur egun, gu bezain baldarrek ere irudi politak lor ditzakete kamera digitalekin. Adibidez, ikusi Mutua, Azpeitiko Kanteran eskalatzen (klik egin hemen).

Eta zuek zer? Ezagutzen al duzue mendiarekin edo eskaladarekin zerikusia daukaten webgune interesgarririk?

Trackback URI | Comments RSS

Leave a Reply

Bad Behavior has blocked 4 access attempts in the last 7 days.