Archive for uztaila, 2006

Aiztondo: ze ondo!

Aiztondoko pareta Uharte Arakilen dago, Beriainen aurrez aurre, Aralarko San Migelen oinetan. Ikusi nuen lehen aldian Txindokiko paretaren tankera hartu nion, bai haitzaren itxuran, baita altueran ere, baina badago alde nabarmen bat: Txindokikora iristeko ordubete pasako ibilaldia egin beharra dago Larraiztik, aldapan gora; hemen, autotik jaitsi eta bost minututan arnesa janzten ari zara.

Aiztondo: ze ondo!

Aiztondoko pareta Uharte Arakilen dago, Berianen aurrez aurre, Aralarko San Migelen oinetan. Ikusi nuen lehen aldian Txindokiko paretaren tankera hartu nion, bai haitzaren itxuran, baita altueran ere, baina badago alde nabarmen bat: Txindokikora iristeko ordubeteko ibilaldia egin beharra dago Larraiztik, aldapan gora; hemen, autotik jaitsi eta bost minututan arnesa janzten ari zara.

Bizi gara, e!

Idatzi, idatzi dugu, baina bi astean ez dugu ezer ere jarri "Gortu"-n. Kontua da oporretan egon naizela eta etxeko ordenagailuaren konexioa ez dela lantokikoa bezain ona. Bai, aitor dezadan: lantokitik jartzen ditut "Gortu­"-koak, baina ez lanordutan. Argi gera bedi, badaezpada ere. Bestela igual eskatuko didate enpresaren logoa jartzeko hemen goian…

Arantzazu aldera, baina ezerromes

Larunbat arratsalderako geratu ginen berriz ere hirurok, Mutua, Apolo eta neu, baina ez geneukan batere argi nora joan egun bero honetan. Eguerdian horretaz hitz egin genuen eta geratu ginen erabakiko genuela kafea hartu bitartean. Itzala behar genuen!

Arantzazu aldera, baina ezerromes

Larunbat arratsalderako geratu ginen berriz ere hirurok, Mutua, Apolo eta neu, baina ez geneukan batere argi nora joan egun bero honetan. Eguerdian horretaz hitz egin genuen eta geratu ginen erabakiko genuela kafea hartu bitartean. Itzala behar genuen!

Bad Behavior has blocked 5 access attempts in the last 7 days.