Arantzazu aldera, baina ezerromes

Larunbat arratsalderako geratu ginen berriz ere hirurok, Mutua, Apolo eta neu, baina ez geneukan batere argi nora joan egun bero honetan. Eguerdian horretaz hitz egin genuen eta geratu ginen erabakiko genuela kafea hartu bitartean. Itzala behar genuen!

15:30etarako geratu ginen, baina 15:45ak eta Mutua falta. Ordurako, Apolok aspaldi egina zeukan komuneko buelta, eta %u201CEuskalarria%u201D gida begiratuta geneukan. Garbi zegoen leku gehienetan eguzkiak bete­%u2011betean joko zuela. Horregatik, Oñatira, Araotza, joatea erabaki genuen. Mutua etorritakoan kafea hartzen ere ez genion utzi.

%u2013Goazen!

Autopistatik Arrasatera eta handik Oñatira, segituan, 35%u2019-tan, eta hori Apolok inoiz baino polikiago gidatu zuela. Puntukako gidabaimena ere izan dugu mintzagai, besteak beste, bidean.

Araozko eskalada­%u2011eskola Arantzazura bidean dago, izen bereko auzorako bidea hartuta. Inoiz fijatu bazarete, gora joatean bidearen eskuinaldean pareta handi bertikal batzuk daude, eta horien azpialdean dago eskola. Apolo eta biok lehendik ere joanak ginen pare bat aldiz, baina ez genuen gehiegi ezagutzen; Mutua, berriz, askotan etorria zen eta bera izango genuen gidari.

Autoa aparkatu, motxilak hartu eta %u201CGoikua%u201D sektorera joan ginen. Itzala bai, baina, hala ere, bero zapa egiten zuen. Eskerrak Apolok poltsa berezia eraman zuen! Gora %u201CPulco%u201D! Kanpoaldetik poltsak normala ematen du, baina barruan izotza zeukan sartuta, eta ura eta zerbeza ere bai, noski. Eskalatzen hasterako, uraren erdia edanda geneukan.

%u2013E? Ze, Mutu? Eztekela urik ekarri? Egarri earra pasa ber dek%u2026 Yo mi agüita%u2026

Paretaren ezkerraldean zeuden guretzako moduko biak: 6A eta 6A . Eskuinalderago, desplomea, eta tortikulisa ere ematen zuen han, gora begiratzean.

Hasteko, 6Ako bia bat egin genuen, %u201CSepuku%u201D. Batzuek dena librean, eta beste batzuek dena librean ez, baina inporta ere ez. Mutuak soka berria ekarri zuen eta estreinatu beharra zegoen%u2026

%u2013Guk homologauko diau soka, Mutu!

Gero, eskuinalderagoko beste bia bati heldu genion, %u201CIzarren hautsa%u201D izenekoa (6A ). Haitza ederra zen, heldulekuak egon bazeuden, baina grabedadeak ez zuen barkatzen%u2026

Aurrealdeko zelaietan, baserritarrak lanean ari ziren, traktorearekin belarra biltzen. Elgea aldeko aerosorgailuak gelditu egin ziren eta eguraldia belzten ari zen.

%u2013Bota behar dik!!!

Trumoia ere hasi zen, baina, hala ere, ateri zegoen bitartean eskalatu beharra zegoen. Mutua eskuinalderagoko bia bat egiten hasi zen, %u201CEl silencio de los cordinos%u201D izenekoa (6A ­), eta orduantxe hasi zuen euria.

%u2013Kaguenlamar! Noaintxe 6C bat probatu behar eta%u2026%u2013Apolok.

Mutua azkar­%u2011azkar joan zen gora, katera iritsi, lehenbailehen jaitsi eta babesteko. Apolok trasteak jaso zituen, desplometxo baten azpira. Euria bai, baina gutxi egin zuen. Atertu bitartean, eskuinaldeko desplomearen azpian ibili ginen, Mutuaren esplikazioak entzuten:

%u2013Hau dek %u201CBelle epoque%u201D, 7C, hau dek 7B, hau dek 6C asekible%u2026

Amets egitea libre da eta heldulekuetatik zintzilikatzen ere ibili ginen. Ez zen erraza! Paretaren amaieran kobazulo bat dago eta makurtuta sartu beharra dago. Barruan, freskura ederra, kanpoan ez bezalakoa!

Halako batean, konturatu ginen erabat atertu zuela eta haitza lehor zegoela.

%u2013Gortu!!!!

Orduari begiratu genion. Berandu zen, baina behin honaino etorrita, zerbait gehiago egin nahi%u2026 Lehen Mutuak egindako bia egiten hasi nintzen. Lehen pausoa alu samarra zeukan, eta badaezpada ere Mutua jarri zitzaidan behealdean, lurrera eroriz gero minik ez hartzeko. Gora segi eta plataformatxo bat zegoen. Handik gora, biako pausorik zailena. Mutuak halaxe esan zidan:

%u2013Un paso complicao, de agarres pequeños%u2026

Eta hori Mutuak aitortzeko%u2026 Yuyu!!

Sartu nintzen pasoan eta buruak lan gehiago egin zuen gorputzak baino: neure burua ikusi nuen errepisaren kontra estanpatzen, arrautza bat lurrean bezala%u2026 Askorik saiatu gabe, behera egin nuen, eta Mutuak egin zuen berriz ere goraino. Beherakoan ondo markatuta utzi zizkigun agarreak Apolori eta bioi. Igo nintzen lehengo lekura eta%u2026 Ezin. Hankentzat nahi bezalako lekurik ez, eskuentzat helduleku txikiak%u2026 azkenean, nola edo hala, iritsi nintzen goiko zintara eta elegante heldu nion AOn. Gero, goialdera, errazagoa zen, baina nekatuta nengoen, petauta.

Apolo igo zen. Errepisara erraz ailegatu zen, baina hortik aurrera komeriak. Saiatu batera eta bestera, ezkerretik eta eskuinetik, baina alferrik. Azkenean, etsi egin zuen eta behera etorri zen. Trasteak jaso eta azkeneko zerbezari azkeneko tragoa eman genion. Mutuak aholkatu zigun lokalean entseatzeko, bilatzeko antzeko pausoak eta probatzeko. Jeje.

Bederatziak eta laurdenean Zumaian geunden. Mutua sozialistaren taberna aldera joan zen, eta gu Inpernupeko terrazara. Familiaz gain, Pello eta Kanta ere hantxe zeuden.

%u2013Eskalatzea? Etzeazte makalak!

Ez horixe, ez garenez makalak!

Trackback URI | Comments RSS

Leave a Reply

Bad Behavior has blocked 4 access attempts in the last 7 days.