Bizi gara, e!
Idatzi, idatzi dugu, baina bi astean ez dugu ezer ere jarri "Gortu"-n. Kontua da oporretan egon naizela eta etxeko ordenagailuaren konexioa ez dela lantokikoa bezain ona. Bai, aitor dezadan: lantokitik jartzen ditut "Gortu"-koak, baina ez lanordutan. Argi gera bedi, badaezpada ere. Bestela igual eskatuko didate enpresaren logoa jartzeko hemen goian…
Bi aste oporretan eta ederki aprobetxatu dugu gortzeko, ze demontre!
Orain dela 2 aste (uztailaren 1ean) Araotza (Oñatira) joan ginen Mutuarekin.
Bero sargoria egin zigun eta amaieran euri tantak ere bai, baina lortu genuen 6Ako bia batzuk gortzea.
Euri-tantak hasi zirenean, desplome batzuen azpialdean ibili ginen, septimoak eta oktaboak ikusten eta ukitzen. Heldulekuak txikiak dira, grabitatea handia eta segituan jartzen zaizu tortikulisa…
Oraingoz, sestoetan ibiliko gara, jeje.
Uztailaren 8an San Fauston (Lizarran) izan ginen, Apolo eta biok. Oraingoan ez ginen bidean galdu eta erraz ailegatu ginen pareten azpialdera. "Prehistoria" eta "Eoceno" sektoreetan ibili ginen, eta oso gustura bukatu genuen: "Afrikako kizkurra", orain dela hilabete hainbeste kostatu zitzaiguna, erabat librean eta nahikoa erraz egin genuen. Beste 6A bat ere egin genuen, eta kintoko bia batzuk ere bai. San Faustora joateko, ordea, lehen baino ordu laurden gehiago behar da orain, baita Apolok ere, orain ez baitu 120tik pasatzen. Hemen dituzue argazki batzuk.
Igande honetan (uztailaren 16an) Santa Barbaran izan gara (Hernanin). Aiztondora joatekoak ginen, baina Santa Barbarak badauka alde on bat: 07:30ean Zumaiatik irten eta 08:15erako eskalatzen. Eguna oso polita zgeoen.
Gainontzean, hor ibili ginen gure 5C eta 6Ak egiten, harik eta eskalatzaile "deportiboak" agertzen hasi ziren arte, hamaikak aldera. Orduan guk martxa!
Tipo batek "3" bian soka jarri zuen goitik eta hor ibili zen gora eta behera, bakarrik, metroak egiten. Orain badakigu zergatik dagoen hain gastatuta haitza…
3 ordutan 6 bia gortu genituen, eta 12:30etarako Erriberan ginen, dutxatuta!