Aiztondo: ze ondo!

Aiztondoko pareta Uharte Arakilen dago, Berianen aurrez aurre, Aralarko San Migelen oinetan. Ikusi nuen lehen aldian Txindokiko paretaren tankera hartu nion, bai haitzaren itxuran, baita altueran ere, baina badago alde nabarmen bat: Txindokikora iristeko ordubeteko ibilaldia egin beharra dago Larraiztik, aldapan gora; hemen, autotik jaitsi eta bost minututan arnesa janzten ari zara.

Aspaldian ez gara etorri Aiztondora eta baneukan gogoa. Duela bi urte deskubritu genuen eta garai batean sarri etortzen ginen, hainbat arrazoirengatik: iristeko erraza, indarra baino teknika beharrezkoagoa da, luze batzuetako biak egiteko aukera, 100 metroko pareta, ekipamendu ona… Gero, azkenerako, aspertu egiten zara, ordea, eta, gainera, konturatzen zara hemengo 5Cek ez daukatela zerikusirik Oñatikoekin, edo Santa Barbarakoekin, adibidez. Beno, baina aspaldiko partez gozatzera eta gortzera gentozen Aiztondora.

Goiz irten eta goiz bueltatu, horixe dugu asmoa aspaldian, eta 06:30ean geratu ginen, Pulpon. Pagozelain ohiko kafea hartu, Apolok bere jabegoko komuna bisitatu eta zortzietarako paretaren azpialdean geunden. Zer bia egin ere hitz eginda geneukan: "Esto es Chamonix" (100 m: 5c, 5b, 5c eta 6a ) eta "Alde hemendik" (60 m: 5a, 6a ). Txamonix lehendik ere egina geneukan eta akordatzen ginen zerbait, baina nahi genuen ikusi ea orain errazago igotzen genuen.

Apolo hasi da igotzen eta lehen bi luzeak bakarrean egin ditu. 60 m-ko bi sokarekin etorri gara, gero jaitsi ere azkarrago egiteko. Asmoa geneukan beste biak ere segidan eta bakarrean egiteko, baina azkenean bakarra egitea erabaki dut, sokak errozamendu handia daukalako. Azkeneko luzea (zailena) Apolori utzi diot, ondo egin eta morala igotzeko, aspaldian premian dabil eta. Hasi da gora, gora, tiki-taka, tiki-taka eta elegante egin du. Ni ere gora igo, elkarri bostekoa eman eta jaitsne hasi gara. Bi rapeletan beheran gara berriz ere.

Beste bia "Alde hemendik" da, bi luzekoa. Lehenengo izenik gabeko beste bia bat igo dut, 6a-koa, 0 bilgunera iristeko, eta lehen luzea egin dut; beraz, bi luze bakarrean. Apolo hasi da igotzen ñluzerik zailena, lehenengo plaka polit batean eta azken zatia desplome baten erdialdetik. Heldulekuak egon badaude, eta oso ondo egin dugu. Gora gu ta gutarrak!

Egatxuk makalak! Gortu!

Bi rapeletan berriz ere behean gaude eta zerbeza oraindik ez da berotu. Trasteak jaso eta Zumaia aldera gatoz.

Trackback URI | Comments RSS

Leave a Reply

Bad Behavior has blocked 4 access attempts in the last 7 days.