Archive for abuztua, 2006

Cavallers (Lleida)

Udako oporraldian, egun batzuk hartu nahi genituen kanpoaldera irten eta egun batzuetan segidan gortzeko, eguerdirako edo egunean bertan itzuli beharrik gabe. Familiarekin Asturiasko kostaldean egun batzuk pasatzera abiatzerakoan, beste enkargurik ez nion utzi Apolori: leku egokia aukeratzeko, bueltatzen nintzenean eskalatzera joateko. Itzulitakoan, espero ez nuen plana zeukan pentsatuta: Cavallers-a, Lleidara, igandetik asteazkenera.

Herri baten sustraiak

Lehengo astean, Ahizpa Handia igotzen ari ginela Ahizpa Txikian eskalatzen ari zirenei begiratzen genien. Komentatu genuen polita litzatekeela hurrengo astean Ahizpa Txikira joatea eta handik Handiari begiratzea. Esan eta egin, eguraldiak ia­-ia utzi ez badigu ere!

Eurostias+Karnaza+Caballe

Garbi geneukan Irurtzun aldera etorriko ginela larunbatean, baina ez ginen ados jartzen: nik Caballe egin nahi nuen, Eusostias-etik sartuta, Ahizpa Handian; Apolok, berriz, Plataformara joan nahi zuen, Ahizpa Txikira, 6b-ko biak probatzera. Titulua irakurrita, asmatuko zenuten nora joan ginen, ezta?

Pasaiako Puntetan

Larunbat goizean Santa Barbarara joatekoak ginen, baina hara iritsi eta… aibadios! Pareta bustita! Zalantzan egon gara zer egin, baina azkenean okurritu zaigu zerbait: Pasaiako Puntetara abiatu gara. Ez daukagu krokisik, baina Apolok ezagutzen du eskola, orain dela urte batzuk etorri zen eta.

Bad Behavior has blocked 4 access attempts in the last 7 days.