Entrentua

Atzo (irailak 12) aspaldiko partez Apolo eta biok elkarrekin joan ginen gortzera, lokalera. Azkenaldian, astean pare bat alditan joan izan gara, gutxienez, baina bat zela, bestea zela, bakoitza bere aldetik ibili gara, ordutegian bat egin ezinik.

Gustura ibili ginen, txandan-txandan trabesiak egiten desplomean, besoak aitzur­‑kirtena baino gogorrago gelditu arte. Halako batean, Iker azaldu zen. Azken hilabetean ez omen du ezer ere gortu, hankeko behatz batean fisura bat zeukalako, eta azkenaldian batzuetan gogorik gabe dabilela, eta gogoa daukanean eguraldiak ez duela laguntzen… Total, hilabete batere eskalatu gabe edo lokalean gortu gabe. Katuhankak jantzi eta berotu ondoren, hasi da eskalatzen desplomean, erraz eta elegante, ezkerraldetik eskuinaldera lehenengo, eskuinaldetik ezkerraldera gero, eta sabaitik beste aldera pasata, jarraitu egin du, den-dena amaitu arte. 60 mugimendu baino gehiago jarraian, erori gabe. Gu, berriz, gehienez ere 15-20 mugimendu eginda, danba erortzen gara, ezin gehiago… A zer inbidia eman zigun Ikerrek!

Gaurkoan, normalean baino gutxiago idatzi eta hitza zuek hartzea nahiko nuke: zuek nola entrenatzen zarete? Programatuta al daukazue? Ezagutzen al duzue material edo programa interesgarririk, Desnivel en liburuez gain?

5 Responses to “Entrentua”

  1. Larregi on 14 ira 2006 at 2:22 #

    Bi kontutxo, bata orokorra (blogari dagokiona) eta bestea entrentuari dagokiona:
    · Agian konturatuko zineten erantzun batzuk desagertu egin direla artikuluetatik: Apolok hemen idatzitakoa, Cavallersekoak… Kontua da spam-az josita zeudela blogak eta garbitzerakoan nahi gabe erantzun batzuk ere ezabatu egin dituztela Baleikekoek (Iherritok!). Horren haritik, ikusiko duzue hemendik aurrera artikuluei erantzuteko zenbaki bat sartu beharko duzuela, formularioaren azpialdean azaltzen dena. Erraza da, benetan.
    · Entrentuaren gaiari dagokionez, sinesten ere zaila den albiste bat jakin berri dugu: Apolo saltaka egiten hasi omen da. Oraindik zain egon beharko dugu, ea egun bateko kontua den edo egun hauetan segida izango duen, baina zenek esan hainbeste gortu beharrarekin horrelakorik ikusiko genuenik…

  2. Apolo on 14 ira 2006 at 2:38 #

    Txota!

  3. Iherrito on 14 ira 2006 at 3:13 #

    Hori ere ikusiko genuenik! Manifetan ere ez diat ikusi nik Apolo saltaka!
    Jesuuuusss!

  4. Apolo on 14 ira 2006 at 3:48 #

    Hi jarri ai aurrian, emaiak porra bat eta ikusiko dek zer dan saltaka egitia!!

  5. Apolo on 14 ira 2006 at 3:50 #

    Ta noain borratu berriz erantzunak. Kobarde!

Trackback URI | Comments RSS

Leave a Reply

Bad Behavior has blocked 4 access attempts in the last 7 days.