A quien madruga…

Asteburuko agenda bete­-bete eginda, tarte bat hartu nahi eskalatzera joateko eta azkenean lortu genuen igande goizerako geratzea. Goizean goiz irten eta eguerdirako buelta, Txatoren omenaldirako. "A quien madruga, Dios le ayuda" dio gaztelaniazko atsotitz batek, baina goiza bukatzerako beste batekin ere akordatuko gara: "No por mucho madrugar, amanece más temprano"

Zazpi t’erdietan ilun dago oraindik, baina bidean argituko digu. Sartu gara autoan eta bagoaz Santa Barbara aldera. Apolo beldur zen, pareta bustita egongo zen, baina ez, hego haizeak ederki lehortu du gauean. Autotik motxila hartu dugunean, ikusi dugu argitasun berezia daukala egunsentiak, dena filtro hori batez inguratuta bezala. Polita dago, benetan!

Paretaren behealdetik, bi erromako zubi eder azaldu zaizkigu. Arko guztia ikusten da, eta hanka bat Igeldoko antenetan dago, itsasaldean.

Ederra ikuskizuna, baina euria urruti ez den seinale! Eskalatu nahi dugun biaren azpialdean jarri eta…

Kauenlamar! Euria!

Tanta lodi-lodiak hasi dira eta autora joan gara bueltan. Erabakia azkar hartu dugu: lokalera joan eta han gortu.

Zumaiara bueltatu eta geldialdia egin dugu Marinan, kafea hartzeko.

Jende ezaguna dago (barkatuko didazue izenik ez jartzea), oraindik gaua luzatu nahian. Berriz ere autoan sartu eta lokalera. Ezetz asmatu zein aurkitu dugun han kanpoaldean?

Bai, ba! Mutua! Etxeko obrak bukatu nahi eta lanera omen doa gaur ere. Barbaridade batzuk esan dizkiogu, saiatu gara etorrarazten…

Ze etxe eta ze ostia! Hartutxak katuhankak ta torri hai!

Baina joan egin da. Marinara lehenengo, gosaltzera, seguru…

Sartu gara lokalera, eta aldatu bitartean hara zer aurkitu dugun mahai gainean.

Zalantza geratu zaigu, ea txokolatea jan duen berberak idatzi duen hori, egin duenaz harro, edo norbaitek idatzi dion, hurrengoan zaborretara botako duelakoan. "Txerrie" hori ez da oso zumaiarra, ezta?

Tirriki-tarraka, gortu eta gortu ibili gara ordubetean.

Batez ere trabesiak gortu ditugu, baina tartean txorakerietarako astia ere izan dugu.

Azkenean, hatzamarretako azala kentzen hasi zaigu, hainbeste ibili beharraz. Jo ta ke, babak atera arte!

Hamar t’erdiak dira. Goiz ibiliagatik, eguraldiak ez digu lagundu, baina pozik goaz, goiza aprobetxatu dugulako. Egunkaria eta ogiekin, etxera.

6 Responses to “A quien madruga…”

  1. Iherrito on 25 ira 2006 at 5:09 #

    7,30etan irten, SantaBarbaraino jun, zeru polita ikusi, euria somatu, argazkiak atera, SantaBarbaratik kotxez itzuli, Marinan kafia, Mutuakin jardun,… eta 10:30etan amaitu!
    Eta lokalean ordubete gortu duzuela sinistu egin behar al da? Zuek argazkirako pose batzuk egin, eta ala, kanpora!
    Gortu ez bigundu!

  2. Apolo on 25 ira 2006 at 5:27 #

    Ta hik ez hituan ba paperik gabe egingo kontu hoiek danak. Hi oaindik Santa Barbarako parkiñian eongo hitzan aho zabalka… Esnatu!!

  3. txafla on 25 ira 2006 at 12:55 #

    Nik etzekiat nondik ibili zeazten baina igande goizian bat zubi txikian topatu nian eta bestea berriz JUSTA kanpoan. Ni “iherrito”-kin natxiok “alpinistas de postal”

  4. Larregi on 25 ira 2006 at 22:46 #

    Hara bestea!
    Noiz ikusi huan azkeneko aldiz eguna argitzen igande goiz batian? Cavallersen?
    Zubitxikian ikusi giñanian noaindik lo heon, andreak eramaten zian eskutik, ez galtzeko, eta noaindik Cola Caoren arrastoak heuzkan ezpainetan! Esnatu!
    Hik inbidia galanta, guk gortu giñulako ta hik ez!

  5. txafla on 29 ira 2006 at 13:45 #

    Hi Apolo, horrela panelian hankik gabe eta kuboari bueltaka ibiltzen hasten haizenian abixatu. Nola huan eskalatzaile famoso hori? wolfang rubic?? Zuek lasai dagoenekoz punto poltsa betia zekat eta. Ez al dakizue andriakin eskutik emanda ibiltzeak doble puntuatzen dikela? Ikasiko dezue halako batian.

  6. Apolo on 03 urr 2006 at 5:41 #

    Hi, Txafla!! Puntuekin obsesionauta haonez, lokala garbitu zak eta puntu pillua irabaziko txuk.

Trackback URI | Comments RSS

Leave a Reply

Bad Behavior has blocked 4 access attempts in the last 7 days.