Aiztondon gozatzen
Egunen batean moral aldetik baxu baldin bazabiltzate, egin guk bezala: joan Aiztondora eta igo hango biak. Disfrutatu egiten da Aiztondo eskalatzen: aparkalekutik hurre, haitza bikaina, ekipamendua mundiala, bia luzeak, anbiente lasaia… Gozatu ederra hartu genuen igandean.
Azkeneko aldiz uztailean izan ginen Aiztondon (ikusi hemen), eta bueltatzeko gogoa geneukan. Oraingoan, ordea, gurekin jende gehiago ere eraman genuen, baina ez eskalatzera. Apoloren aita (Manuel Mari) aspaldian ari zitzaion, bera ere etorriko litzatekeela gustura gurekin paraje hauek ikustera, guk eskalatzen genuen bitartean inguruan ibilaldiren bat egiteko, eta oraingoan gonbidatu egin genuen. Manuel Marik, ordea, bakarrik baino nahiago norbaitekin ibili eta Estanis (aita) gonbidatu zuen. A zer parea!
Pagozelain geldialdia eta erritukoak eginda, Aiztondora 08:15 aldera iritsi ginen. "Zaharren" asmoa zen pistari jarraituz San Migeleraino joatea, baina Manuel Marik eskalatzen ere ikusi nahi gintuen. Zer da, ba, saltseroa, gizona!
Biak gurekin etorri ziren paretaren azpialdera eta bertatik bertara ikusi zuten non eskalatzen genuen. Gorago ez igotzeko konbentzitu ondoren, hitzordua egin ere egin genuen geroko: 12:30ean San Migelen.
Inor ere ez paretaren azpialdean! Harritzekoa! Trasteak atera bitartean, segituan erabaki genuen zer egin: "San Miguel de Aralar" (90 m, lau sokaldikoa: 4b, 5b, 5c eta 6a; ikusi hemen 4. zenbakia). Bi soka eraman genituen, 8,5 mmÂ-koak eta 60 metrokoak, berez lau sokaldi direnak bitan egiteko eta jaitsi ere bi rapeletan jaisteko.
Lehen sokaldia oso erraza da, etzanda dago-eta pareta.
Bigarrenean lehen metroak diedro batean gora dira, errazak, baina arraroak, eta segituan, plaka eder batetik, gure lehen bilgunera iritsi ginen.
Apolok "serie" ederra zeukan: behe-behetik hasita lehen 50 metroak igo eta segidan goraino jarraitzea, ia-ia arnasa hartzeko astirik gabe.
Biaren azken metroak oso ikusgarriak dira, desplome baten azpialdetik ezkerraldera egiten du eta ibilbideak. Ez da zaila, baina inpresioa handia egiten du.
Biok bilgunera iritsita, erabaki dugu rappel batean "Fliparax"-en 2. bilgunera jaitsi eta azkeneko bi sokaldiak (6a+, 6a+) bakar batean egitea (ikusi hemen 3. zenbakia). Horretarako, rapel batean "Fliparax"-en bigarren bilgunera jaitsi gara.
Hasi igotzen eta hasieran nahikoa erraza da. Bertikala, baina helduleku onekin.
Gero paso zail bat dago, eta berriz ere terreno nahikoa erraza, berez 3. bilgunea izan behar zuenera arte. Hortik aurrera hasten da biako politena: horma bertikal bat dago, oso ederra, helduleku nahikoekin, hankak ondo erabiliz gero gozatu ederra hartzekoa.
Gora iritsita, biok bat gatoz:
Earra bia!
Behera jaitsi gara 2 rapeletan, eta erlojuari begiratu. Badaukagu astia.
Sorginleizen, gazte batzuk kobazuloko bian ari dira gora eta behera, gimnasian.
Apolok bordilloetara joan nahi du, bia motzen bat probatzera, eta 6a-ko batean ibili gara.
Hi! Konparatuko dek 6a hau hango 6a -ekin! A ze aldea!
Behera jaistean, 6c -koari begiratu diogu…
Ummmmm.
Hortzak luze-luze jarri zaizkigu, baina gaur ez daukagu astirik. Han egongo dira gure zain San Migelen…
Autoa hartu eta pistan gora goazela, eskuinaldean haitz puska hau dago.
Manuri galdetu eta esan digu Madalenaitz izena duela.
San Migeletik Baraibarra jaitsi eta ordubete geroago, iritsi gara behe-lainotan bilduta lotan dagoen dagoen Zumaiara.