Archive for otsaila, 2007

Lokaleko goxoan

Atzo gortu al zuen norbaitek? Gauean eta goizean bota zuen euria botata, zaila atzokoan norbait haitzean eskalatzea, zein eta ez zebilen inbernalen bat egin nahian, sufritzen… Gu atzokoan ere aterpean izan ginen, lokaleko goxoan.

Segi gortzen lokalean!

Larunbata joan zen eta igandea etorri. Eguraldiak laguntzen ez, beste planik ere ez eta lokalean elkartu gara, besterik ez bada ere pixkat gortzeko.

Apretatu edo gortu

Postura bihurrituan, tendoi eta zain denak tenkatuta, odola borborka eta aurpegia gorri, "Hor, hor! Apretatuzak!", atzo, lokalean. Momentuan ez nintzen konturatu, baina gero hasi nintzen pentsatzen "apretatu" hori ez dela oso txukuna, euskaraz, behintzat. "Horixe da, ba, ‘gortu’ esaten duguna!". Pentsatzen jarraitu eta ondorio batera iritsi nintzen: inguruko eskalatzaile gehienok euskaldunak gara, baina eskalada erdalduna […]

Bad Behavior has blocked 4 access attempts in the last 7 days.