Gortumet.net

Gora Martxoaren 8a eta emakume langileak! Lanean egutegi "alternatiboa" daukagunok jai daukagu, eta Mutuarekin plana eginda daukat eskalatzera joateko. Eguna gerturatu ahala, zenbat aldiz begiratu ote diogu eguraldiaren mapari euskalmet.net-en, Gara n, Berria n, Gaur egun en… Aurreikuspenak ez ziren onegiak, baina gauza jakina da askotan ez dutela asmatzen (ederra kontsueloa!). Gaurko eguna nola joan zaigun ikusita, eskaladako kronika baino gehiago eguraldiarena emango du. Hemen Gortumet!

Aurtengoan martxoaren 8a osteguna da, eta zubi egiteko aukerarekin, gainera. Tentatu nuen Apolo, eta ezezkoa; Mutua, berriz, -beti bezala- amorratzen dago eskalatzera joateko eta erraz egin genuen plana: goizeko 10:00ak aldera irten (alaba haurtzaindegira eramaten duenean) eta 18:00ak aldera arte denerako astia ematen du. Eguraldiaren aurreikuspenek diote goizean txarra egingo duela, baina eguerdi partetik aurrera hobetu egingo duela. Gure asmoa (nahia!) Biaizpen (Irurtzunen) geratzea da, Txikiko "Kutttuna" egiteko, baina asumituta daukagu nahikoa zaila izango dela eta prest gaude alternatibaren bat i heltzeko: Etxaurira edo San Faustora, adibidez, betiere eguraldi onaren bila. "Eta astia izango bagenu, Pedrizara ere bai!".

Marinara bidean, Joakin "18" ikusi dut, kinkilleroetan erosketak egiten. Kasu egin diot, aspaldian ez dut eta ikusi, eta gure asmoen berri eman diot.

¡Hoy no vais a escalar!

Hara 18! Eta gehienetan asmatu egiten du!

Kafea hartu, sartu autoan eta bagoaz euritan: Zarautz, Lasarte, Andoain, Nafarroako autobidea…

Kontuz ibili hai, hemen jarri zien ta multa Apoloi.

Ertzainak daude, argiak piztuta, tunelaren irteeran, baina ez gaituzte geldiarazi.

Ostia! Hemen txingorra bota dik!

Bide bazterrak zuri daude Elduain parera iritsi garenean, eta aurrera joan ahala arriskua nabarmen handiagoa da. Auto bat errepidearen erdi-erdian dago, labaindu eta bazterra jota. Ilaran, bosgarrenak edo izango gara. Autotik irten eta lagundu egin diogu txoferrari, bazterreratzen. Blai egin gara 5 minutuan. Poliki, bagoz aurrera. Pagozelai aldera iristean, beste norabidean poliziaren argiak.

Ostia! Begirazak kamioia bazterra jota!

Eta hortik aurrera, istripu ugari ikusi dugu, labaindu eta bazterra jotako autoak. Gutxien espero duzunean edo konturatzerako, izotzaren gainean zoaz, hasten zaizu autoa joaten, frenoa sakatu eta danba bazterra.

Lekunberrin euria goian-behean. Beltz dago Aralar aldea. Halako batean, iritsi gara Biaizpera.

Gaur jai zikuk. Ia Lizarra aldean…

Iruñea parean, Apoloren mezua: "Jun al zeate azkenian". Gure erantzuna: "San Faustoa giaztik"; "Eta egualdiya?"; "Akojonantia!.

Ze ostiya! Inbidia pixkat pasa dezala. Gañea, ez dek gezurra: egualdiyak akojonau iten dik, bai!

Esperantza baneukan Perdoneko tunela pasata eguraldia hobetuko zuen, baina keba, euria ari du. Lizarrara iristen, eguzkia, eta San Faustoko pareta atzealdean. Euri asko bota du, ordea, errepidea blai dago eta denbora asko beharko du lehortzeko.

Goazen Etxaurira. Besteik ezpada ere pareta ikusiko deu, Kale Borroka eta… Nik ez dixkiat ezautzen.

Nikere ez.

Abiatu gara Etxauri aldera eta berriz ere euria. Erreka eta ibaiak handi-handi eginda datoz, urez gainezka, eta errepidean putzuak daude. Etxauriko portura iritsi gara eta… elurra!

Hauxe bakarrik falta genian! Gaurkoan eskaladako kronika in beharrean Euskalmetekoa in behar diau!

Dena dago beltz, dena dago ilun.

Gaur jai zeukau, Mutu!

Autoa bazterrean aparkatu dugu, errebueltan eta tetxo handi baten azpian, igual lasai egotea izango genuelakoan.

Baina keba: euria barruraino sartzen da, hotz egiten du eta ez dago batere gozoa. Pixa egin eta berriz ere barrura. Etxauri ikusgarri dago, hala ere.

Hi! Hermanasea jun eta han bazkaldu egingo diu!

Pasa dugu Etxauri, eta Ibero parean ikusi dugu ibaiak gainez egin duela. Errepidean, putzu batzuk ikusgarriak dira.

Biaizpen, tunelaren ondoan aparkatu, atzeko atea zabaldu eta aterpea egin digu. Bokadiloa jan bitartean, begira alde batera eta begira bestera: "Kuttuna" nondik doan Txikian eta "Patxi Berrio" handian.

Hor baziok bia bat oaindik liberatu ez duena, Giovani etzekiat ze…

Giovanni corpo corto. Baña in gabe badao, zeozergatik izango dek.

Liburua atera eta biak nondik doazen ikusi dugu. Amets egin dugu.

Bazkalduta, alternatiba gutxi geratzen zaigu: lokalera joan eta han gortzea. Apolori deitu diogu: "Bostetako lokalian".

Eta hantxe gortu dugu ordu eta erdian!

Trackback URI | Comments RSS

Leave a Reply

Bad Behavior has blocked 4 access attempts in the last 7 days.