Debalde da amets egitea
Ez gaude geldirik, ari gara gortzen lokalean, baina eguraldi txarra dela, bestelako konpromisoak direla, aspaldian pareta ez dugu usaindu ere egin, eta hemen, Gortun, ezin betiko kontakizunak edo txorakeriak jarri, oraindik lotsa zer den badakigu eta.
Inazio.com-en bidez asmo polit eta interesgarri baten berri jakin dugu: udaran Rabada eta Navarro eskalatzaileen 5 bia eskalatzea (ikusi hemen). Ideia polita da, eta pentsatu dugu antzeko zerbait egitea hemen: guztion artean 10 bia aukeratu eta epe jakin baten barruan igotzen saiatzea. Debalde da amets egitea…
Guk, behintzat, asko eta etengabe egiten dugu amets, nora joan eta zer eskalatu, batez ere oraindik uda iristeko eta dena egiteko dagoenean. Bia batzuk betikoak dira, seguru dakizu joan eta beti gozatuko duzula, nahiz eta igotzean sufritu ere asko sufritu. Guk gureak, zuek zuenak, ea zerrenda polita osatzea daukagun eta horietako batzuk aukeratu udan igotzeko. Biak aukeratzeko orduan, baldintza batzuk jartzea ere pentsatu dugu:
- Luzera: 100 metrotik gora, 3 sokalditik gora
- Zailtasuna tamainan: pasorik zailenak A-0n egiteko aukera, zailtasuna ez dadila oztopo izan
- Euskal Herrian egotea
- Ahalik eta herrialde gehienetara iristea
Geuk badauzkagu buruan bia batzuk, eta horietako batzuen izenak azaldu ere azaldu dira orain arteko gure kroniketan. Orain, zuen laguntza behar dugu zerrenda are gehiago osatzeko: hartu denbora bat eta adierazi biaren bat, zuentzat ederra dena eta gomendagarria. Nahi baduzue, zuzenean erantzun hemen edo bidali mezu bat posta elektronikoz hona, eta adierazi biaren izena, kokalekua, zailtasuna…, eta krokisa bidaltzea badaukazue, askoz ere hobeto. Zerrenda osatuta, ikusiko dugu udan zer egin. Agian aitzakia polita izan daiteke geuk ere kamisetak ateratzeko, ezta?
ieup on 04 api 2007 at 1:45 #
barkatu eragozpenak baina gai hintaz aparte galdera bat nahiko nikek in zuei.ni eskalda munduan nobatua nauk ta rokrodomuan hasi arren haitza uaindik ez diat bate ikutu.aituyat zestuko harrobia leku aproposa dekela asteko baina etzekiat nundik juten deken eta krokisik e ez diat topatzen.zuek bi hoietako zoze badakazue????eskerrik asko aldez aurretik
Larregi on 04 api 2007 at 2:10 #
Leku aproposa izan liteke eskalatzen hasteko, tartean bia errazak asko daudelako, ondo ekipatuta. Zestoako kantera hori Sastarrain baserriaren ondoan dago, Ekaingo kobazuloaren ondoan. Hobeto kokatzeko, mapan etiketa jarri dizugu (ikusi Tagzaniako lotura). Hara joateko, Urola ibaia pasa eta Lili jauregiaren ezkerraldetik joan behar duzu. Sastarraina iritsitakoan, ikusiko duzu, eskuinaldean.
Hala ere, segun eta nongoa zaren, beste aukera batzuk ere izango dituzu: Zumaian (Mariantonaitz), Azpeiti aldean (Xoxote), Hernanin (Santa Barbara)… Nongoa zara?
iepa on 20 api 2007 at 1:25 #
barkau hain beandu idaztia, baina aste santuak diala, santel muak diala, enauk asko konektau egiya esan.zumaiarra nauk.eskerrik asko launtzengaitik