Itoitz ez, San Fausto bai!
A zer gogoa Ostegun Santua iristeko! Hitzordua aspaldi jarrita geneukan, lehenengo opor-egunean eskalatzera joateko, eta azkenean bazirudien eguraldiak ere lagunduko zuela. Ez geneukan garbi nora joan, baina haitza ukituko genuen, azkenean!
Marinan elkartu gara Mutua, Apolo eta hirurok, eta kafea azkar hartzen, zalantza: San Faustora? Etxaurira? Mutuak kafea baino azkarrago hartu dugu erabakia: San Faustora. Eguzkiak jotzen duen lekuren batera joan beharko dugu, errepideko galipota bustirik dago eta. Autopista eta Leitzarango autobidea. Bide bazterrean elurra.
Aiama!
Biaizpera iritsita, begirada ezker-eskuin. Bustita dago leku askotan.
Noain, noain jun ber dek horrea, bustita donian!
Iruñeko bariantean, Wolswagenen parean euri-tanta txikiak eta lainoa.
Ostia! Nojodas!
Urrutira, ipar-ekialdera, eguzkia.
Hi! Itoitzen ona ingo dik.
Goazen, ba!
Iruñea barrura sartu eta asmatu dugu halako batean Agoitz aldera hartzen. Han parada, ogia erosteko, eta Nagorera ailegatu gara. Mutua lehendik egona da, baina ez du gogoan nola iristen den pareten azpira. Liburuek ere ez dute askorik laguntzen: Mutuarenak ez du balio, urtegia egin aurrekoa da eta; Euskalarriak, berriz, jartzen du autoa Nagoren utzi eta 20 minutu behar direla. Ez dugu garbi ikusten. Gizon bati galdetu diogu eta esan digu lehen baietz, errepide zaharretik joaten zela, baina orain urpean dagoela, eta onena dugula Orreaga aldera joan eta eskuinera hartu (Burgete aldera), eta bi aukera dauzkagula: aldapa hasi eta segituan dagoen pista hartzea; edo bigarrena, bere ustez hobea, tunelera iritsi baino lehen eskuinaldeko pista hartzea. Handik mendiz mendi pareten parera iritsiko garela.
Ba, horixe! Zarrak esan duna!
Bagoaz pistetan barrena. Eskuinaldera, pista bat doa behera.
Hori ez. Segi aurrea.
Ezkerraldera, beste bat.
Hori eztek. Segi aurrera.
Eskuinaldera, beste bat, baina burdinazko langa bat dauka.
Hori? Ez. Aurrea!
Segi dugu, segi, baina ikusten dugu urrutiratzen ari garela.
Eskubiko pista bat dek! Hortik jaitsi behar diagu!
Atzera egin eta sartu gara langa daukan pistatik. Badaezpada ere, Apolo goian geratu da, autoan, eta Mutua eta biok goaz behera. 500 metro eginda, han beeeeeeeeheeeeeeeeeean, paretak ikusi ditugu, baina biderik ez hara jaisteko.
In beharko diu lenengo pista hartu, eskubira jaxten dana.
Bi mutil daude goian, Apolorekin, gu bezala paretetarako jaiskunea bilatu nahian. Guri jarraitzeko esan diegu, badakigula eta nondik joan (???).
Eguerdiko hamabiak.
Hi! Behinguagatik eskalatzaile modernua sentitzen nauk! Hamabiak eta noaindik eskatzen hasteko!
Atzera egin dugu, hasi gara behera egiten, pistatik, eta konturatu gara Nagoreko zaharrak esandako errepidea dela. Iritsi gara uraren parera eta paretetara joateko biderik ez. Pistatik jarraituz gero, errepide nagusira joango gara. Errepide bazterrean geratu gara.
Ostia! Nundik dek, ba?
Oesteko bakeroek errebolberra nola, igual-igual atera du Mutuak mobila.
Le voy a llamar a este.
Ay, Orange! Estaldurarik ez Nagoren! Mobila eskatu dit.
Ikusiko dek. Hau hixketan hasten bada, a ze faktura hillaren bukaeran!
Deitu dio lagunari, baina gidatzen ari da, eta gero deituko digula berak. Jo du telefonoak. Espektazioa.
Galdetu digu ea zubirik pasa dugun.
¿Puente? ¿Qué puente?
Orain ulertu dugu. Egunotan eta azkenaldian egin duen euriarekin urtegiaren maila inoiz baino altuago dago, bidea urpean dago, eta bide alternatiborik ez.
Ikusiko dek, Mutu! Hau blokian kontatuko diat!
Zerbait erabaki beharra dago:
Nola edo hala paretea irixten saiatu, baña igual ez gea iritxi%u2019re ingo; eo San Faustoa jun, ta bia bat behintzat in!
Ez dago dudarik eta bigarren aukeraren alde egin dugu. Autoan sartu eta aurrera goaz: Agoitz, Erro, Campanas, Gares, Lizarra%u2026
Oyes! Jarrizak Ozzy Osborne, ta kendu zak Clash, Gemma, hirugarren aldia dek ta aitzen deuna!!
Azkenean iritsi gara! Arratsaldeko ordu biak.
Nik gosia zikat!
Nik egarriya!
Nik kakalarriya!
Lasai, motellak, dana ingo deu ta!
Trasteak hartu eta bagoaz bidean aurrera. Bustita dago.
Danabasa, danabasa, danabasa!
20 minutu oinez eginda iritsi gara paretaren azpira. Sikiera haitza lehorra dago, eta lurra ere bai. Eoceno sektorean geratu gara. Hasterako, mokadu bat jan dugu eta segituan prestatu gara eskalatzeko. Hasteko, 5B +-eko bia bat, berotzeko (Derribos descontrolados).
Gero, Mutua 6A+-ko bia bat egin du, Entre las cejas libertad.
Nik nahiago izan dut soka goitik pasata egin, Mutua postura arrarotan ikusi dut eta. "Paketezarra!", esango luke Atxurrek. Beti sentsazio berbera: lokalean gortzen ibili eta geure burua berotzen dugu, gero eta hobeto ibiltzen garela, eta uste dugu paretara iritsi eta jan egingo dugula. Baina paretako 6A+ beti 6A+ .
Aiztondokuak bai 6A!
Eta Mutuak beti amua jaten du:
Ba! Hura aldapazar bat dek, motel!
Badago beste bia bat oso itxura onekoa, 6A, Mi Txarro izenekoa, eta horixe egin dugu.
Guazen beste sektorea!
Trasteak hartu eta bagoaz Prehistoriara. Han 6A-ko bat egin dugu, Los sueños de Fran izenekoa. Ederra.
Bidean gentozela, plaka polit bat ikusi dugu eta hura ere egin nahi dugu (Espolon Faustiko, 6A).
Hainbeste bia "erraz" egin ondoren, Mutua gogoz dago beste zerbait egiteko eta 6B+/C-ko bati heldu dio (Tormenta di Merda).
Behingoagatik, ez gara gu bakarrik sokatik zintzilik geratzen garenak! Eskuinaldean, plaka gris zoragarrian, mutil bat ari da eskalatzen. Ederra ikuskizuna.
Orduari begiratu diogu. Berandu da.
Buelta in behar diu. Bestela, maletak atian!
Azkar egin dugu buelta. Aralar aldean, eguzkia gorri dago eta ikuskizun bikaina dago, mendi elurtuen gainean.
20:30ean Zumaian. Eguna nola hasi dugun ikusita, ondo bukatu dugu, ezta?