Etzionk patzeik!

"Etziok patzeik" izena du, ustez, Mariantonaitzeko bia batek, gehien errepikatzen denak, errazenak. Rosalesek eta McMurtryk ireki zuten, sokaldi batekoa da, eta gorago jarraitu ez zutenez, ez zioten izenik jarri ere egin. Gero, norbaitek (zein eskubiderekin?) horrela bataiatu zuen, eta halaxe ageri da Gipuzkoako eskaladen liburuan.

Guk, gaurkoan, hitzetik hortzera erabili dugu esaldi hori, Labarganetako haitzetan hartu dugun gozatua ez dagoelako pagatzerik.

Ikusi al dek ze motxila flamantia?

Noain ere ez dek izango erosiya!

Anaiak eman zitxian, erregalo. Hik enbidiya, budrier berriya erostera jun ta neurrikoik ez zeolako!

Irten orduko, geldialdia dirua ateratzeko, geldialdia gasolioa botatzeko, geldialdia kafea hartzeko.

Hi, hola ez gattuk sekula alleauko!

Gaur ere Urkiola aldera etorri gara. Gaurkoan badaukagu eguna normal joango den esperantza. Lehenengo aldian, orain dela bi aste, Koberretapera joan eta pareta bustita zegoenez, Elosuko harrobian bukatu genuen; bigarrenean, joan den larunbat arratsaldean, paretara iritsi aurretik kristoren zaparradak harrapatu gintuen; gaur goizean giro ona dago eta pareta lehorra. "Bien!". "Labarganeta" sektorera etorri gara. Gure paperetan hauxe jartzen du: "Es ideal para comenzar con vías con pasos de 6º sueltos sin mucha continuidad, para la gente que quiera dar el salto del 5+".

Hoyek gu gattuk!

Autoa parkinean utzi eta betiko bidea hartu dugu. Bidean goazela, telefonoa. Gaurkoan makina bat aldiz joko du. Egun berezia da, gero!

Ofizina ekarri al dek mendira, o?

Basoa zeharkatu eta aldapa gora hasi dugu, belar bustitik, ezkerraldera. Aurretik, Proa eta haitz ikusgarriak.

Ailegatu gara.

Earra itxura, Xabier.

Aldatu eta eskalatzen hasi gara. Hasteko, berotzeko, 5c-ko bat, "Pontie el casquio". Pasorik zailena hasieran dauka, eta gero erraza da.

Goialdera iritsi eta behera.

Hi, noain, bero-bero, 6a batera.

Paretaren ezkerraldera joan gara, han 6a mordoa dago eta. Behealdetik begiratu eta "Germinator" aukeratu dugu. Ur-arrasto edo txorrera eder batetik hasten da, eta hemen ere garbi dago zein den pasorik zailena. Ederki egin dugu, erori gabe.

Earra bia. Etziok patzeik!

Hi, eo hau errexa dek eo gu gatxibek fuerte. Kauendios! Guk zikuk sasoia!

Telefonoa. EAko Iñaki aukeratu dute alkate.

Hau etziok patzeik!

Poza, baina Iñaki aukeratzeagatik baino gehiago, beste Zumaia baten itxaropenean.

Gora gu ta gutarrak, ostias!

Gaurkoan ere ahuntzak datozkigu bisitan.

Eskuinalderago, badago beste bia bat 6a-koa "Chorreton" izenekoa. Kolore beltzak argi erakusten du nondik datorkion izena. Polita da bia, aderentzikoa. Gustura egin dugu.

Hi, probatu behar diu horko 6b-ren bat…

Jarri gara "Caguen sotss"-en azpialdean. Ikusten da zein den pasorik zailena, aderentzian. Zintzilik ere geratu gara, baina egin dugu azkenean, eta gustura!

Hau besteak baino mantenituagoa da, goialdean paso zail batzuk ere badauzka eta. Apolok paperak hartu ditu.

Goazen beste 6a batera. Ummmmm. "Jo.ta.ke"

Oso bia polita hau ere. Zailtasuna behean, baina goialdean badauzka paso politak, batez ere kanal batzuetatik, aderentzian.

Hi, bere apalian, baña Naranjoseko organo-tubuak emateie.

Earra bia, Xabier. Etziok patzeik.

Telefonoa. Azpeitian ANVk alkatetza.

E-tzi-ok pa-tze-ik!!!!!

Hamabiak dira. Ni bero-bero eginda nago, beste 6b bat egiteko. "Katagorri"-k itxura ederra dauka, batez ere goialdeko plaka gorri bertikalean. Apolok, ordea, puntuak irabazteko makina martxan dauka.

Aldatu, zerbeza zabaldu eta inguruari begiratu diogu: Urkiola, Gorbeia…

Etziok patzeik!

Autora joan eta Urkiolan gora egin dugu, argazki batzuk ateratzera.

Zumaiara bueltatu eta kalera irten orduko, jendearen aurpegietara begiratuta, hizketa-gaia entzunda, konturatu gara zerbait garrantzitsua pasa dela, zerbait aldatu dela herrian.

Labarganeta eta besteak

Guk lehen Atxarte esan eta betiko lekuak genituen buruan: Labargorri, lehen espoloia, hirugarrena, Aurrekoatxa, Urrestei… Internet bidez jakin genuen (ikusi hemen) sektore hauen berri eta merezi du bisitaldiak, hainbat arrazoirengatik: lasaitasuna, ekipamendu ona, autotik hurbil eta aldapa handirik gabe… Animatu!

Trackback URI | Comments RSS

Leave a Reply

Bad Behavior has blocked 4 access attempts in the last 7 days.