Ongi etorri udari Mariantonaitzen
Eguna luzatuta dago eta arratsaldea ederki aprobetxatzea dago eskalatzeko. Lana utzitakoan zenbat denbora eta zer aukera daukagun kalkulatu dugu, posta elektroniko bidezko mezuez, goizean. Ni pozik nago; Apolo ez hainbeste: hiru ordu dauzkagu eta aukera bakarra Mariantonaitz da!
Gustoa eongo hax. Azkenian lortu dek.
Hi, beste aukera dek lokalea jutia;
Ez, aber behinguagatik ixiltzen haizen “Yosemitea, Yosemitea; “
Asmoa ere garbi geneukan aurretik, zer igo: Injurias al rey, Kantauri eta Apologia terrorista, segida horretan, errazenetik zailenera.
Eskalatzen hasi aurretik, nabari diot Apolori gaur marmarroso dagoela, eta arratsaldea aurrera joan ahala gero eta gehiago egingo du: ekipamendua dela, deskuelgea dela, belarra dela, soka dela; Horietako batzuetan, ordea, arrazoia ere badauka, batez ere ekipamenduan, baina eskatu diot berak kontatzeko eta espero halaxe egitea erantzunetan.
Hona etortzen garen guztietan bezala, gaurkoa izan da 20 urte atzera egitea. Hiru bia eskalatu ditugu, eta gustura, arratsalde pasa ederra eginda. Hona hemen argazki batzuk.
Injurias al rey
Kantauri
Apologia terrorista
Gaurkoan detaile askoren bidez konturatu gara zenbat mugitzen diren hemen haitzak. Adibidez, bidean ikusi ditugu brankadak erorita. Ikusi:
Lehen desplomea zen eta hor bulder egiten genuen. Edo ikusi besterik ez dago Mariantonaitzen behealdeko lurrean: Apologia terrorista zabaldu genuenean pintada egin genuen, lurretik metro eta erdira; gaur egun goian geratzen da, ezin gara iritsi besoa luzatuta ere, lur asko falta delako.
Beno! Eta orain Apoloren balorazioa eta komentarioak!
Apolo on 21 eka 2007 at 22:54 #
Horrelako sarrera ponposoaren ondoren, ezin isilik geratu.
Judas Pres? Ekin!!!
Larregik azaldu duen moduan atzo nahikoa marmar egin nuen ekipamendua zela eta ez zela, eta hemen adierazi nahi nituzke, ea norbaiti zer pentsatua ematen dion. Egia esan, gehiago gustatzen zait marmarrean jardutea idaztea baino, baina tira.
-Hasteko, atzo egin genituen hiru biak reekipatu zituztenean, ez zuten bien jatorrizko bidea errespetatu. Lehen bi sarrera zeuden, bata Apologiakoa eta beste bat Injurias eta Ezekielen profezia bietakoa. Reekipatu ondoren, hiru bia horiek sarrera banarekin utzi zituzten.
Hala ere, larriena Kantaurikoa da: lehen biak fisura bati jarraitzen zion, behetik goraino. Orain paretaren erdialderaino bia plakatik doa. Ibilbidea dezente aldatu zuten, alegia.
-Ekipamendua aldatu zutenean kimikoak jarri zituzten burilen ordez. Alde horretatik ez daukat kejarik, baina bai aukeratutako lekuei dagokienez. Injuriasen sokak zeta bat egiten du: beheko plakatik nahikoa zuzen hasten da, eta ezkerrerantz doan fisurara iristean, kimikoak fisuraren eskuinean jarri beharrean, soka zuzen joateko, ezkerraldean jarri zituzten. Baina txapuzarik nabarmenena Kantaurin egin zuten, dudarik gabe. Izan ere, txapatu eta berehala “paso gogorra” edukitzea izaten da normalena, baina Kantauri egitean, dauzkan pasitoak txapatik urruti daude beti, eta pasito egin ondoren txapatu behar da.
-Badago gehiago ere. Lehen bi buril zeuden lekuan (hasieran) hiru edo lau kimiko jarri zituzten, eta gero reunioan deskuelge triste bat ere ez, edo rapelatzeko anilla bat edo zerbait.
Badaude beste detaile batzuk ere, baina uste dut honi tiraka zerbait eztabaida daitekeela, inork gogorik badu.
Urduri? Ba horrek ez dizu batere lagunduko!!
Apolo on 21 eka 2007 at 23:02 #
Beste gai bat izenarena da.
Toki askotan entzuten edo irakurtzen dut Joxemite. Joxemite gora eta Joxemite behera. Horma hori deskubritu eta lehenengo bia irekitzen hasi zirenek Yosemite izena eman zioten, eta hala deitu izan diogu guk ere.
Etzionk patzeik.
Larregi on 22 eka 2007 at 1:02 #
Guk “Yosemite” izena eman genion, baina uste dut Mariantonaitz egokiagoa dela, hau baita lekuaren berezkoa (edo Mariantonpunta).
Horko ekipamendua dela eta, nik uste adibide garbia dela batzuetan zer egin behar ez den: leku erraz-errazetan hiru metroan behin jarri behar al dira kimikoak, lehen ere ez zeuden tokian? Nik uste ezetz. Gauza bat da segurtasuna, eta beste bat kremallerak egitea!
Iherrito on 22 eka 2007 at 3:55 #
Bazirudik geologo guztiak Zumaian bueltaka dabiltzan eguna aukeratu dezuela zuek inguru horietan ibiltzeko. Geologoek flipatuko zuten zuek paretean ikusiz gero:
Oh my god! There are real dinosaurs in Itzurun!
Gortu, ez bigundu!
Apolo on 22 eka 2007 at 4:31 #
Hi ixildu hadi, Iherrito!!!
Lehenengo txapara ere ez haiz beñe allau-ta!!