Hiru eskola, hiru egunetan
Asteburuan ez dugu aspertzeko denborarik izan. Eskalatu, nahi baino gutxiago eskalatu dugu, baina bazterrak ikusi eta gozatu ederra hartu bai, hori egin dugu.
Uztaila 13, ostirala
Goiz guztia elkarri mezuak bidaltzen ibili gara, nora joan ezin erabakirik. 15:30ean elkartu gara Marinan eta…
Ta? Noa?
Duda. Bero egiten du, eta garbi dago itzala behar dugula. Azkenean, Araotza erabaki dugu. Ni ez nago oso konbentzituta, ordea.
Itzala earra Jentilbaratzan eongo dek.
Ta gradua’re bai. Gradua beroarena etzekiat, baña gorrarenak bai!
Bidean, Arantzazura igotzen, tenperatura 37,5º C-ra ere iritsi da.
Noa giaztik? Urtu ingo gattuk.
Pareten azpialdetik pasa eta berriz ere parkinera itzuli gara. Autoa utzi, trasteak hartu eta "Gailur" sektorera joango gara, han lasai ibiliko garelakoan. Goialdean geratzen da eta 5 bia dauzka, horietatik 2, behintzat, guretzako modukoak.
Sandailiko ermitaren azpialdetik pasa eta eskuinaldera hartu dugu. Goraka egin dugu eta halako batean iritsi gara.
Joño! Txikia ematen dik!
Hemendik ez dek jendea ibili aspaldian! Dana sasia ta belarra ziok!
Izerditan etorri gara eta bero egiten du. Gogoa, eskalatzekoa baino gehiago, bainu bat hartzekoa edo zerbeza fresko-freskoa hartzeko… Baina eskalatzera etorri gara, ze ostia!
Lotu eta elkarren segidan bi bia egin ditugu: El profesor chiflado (5c) eta Y su alumno aventajado (6a+).
Trasteak hartu eta behera goaz. Bidean, "fierak" ikusi ditugu, jo eta fuego eskalatzen.
Oyes! Ze iten dek hor goian? Hortik behin bakarrik eroriko hax, e?
Zoritxarrez edo zorionez, ez digute entzun.
Uztaila 14, larunbata
Zumaiatik Soto del Realeko kartzelara 410 km daude. Goizeko 05:26an irtenda 09:33an iritsi gara. 4 ordu, parada barne, eta sanferminetako entzierroaren errepikapena ere ikusi dugu.
Bidean "La Cabrera", eta el Pico de la Miel, N1aren ondoan.
Arantza bisitan utzi eta Manzanares el Realera noa, gaurkoan bidea ondo ikasita eta Desnivel aldizkaria ekarrita, Pedrizaren berri izateko. Horrela, ondo asmatu dut Canto Cochinora iristen. Bidean, barrera bat, eta zabor-poltsa bat eman didate, eta paper bat ere bai, parkeko arauekin. Itxura batera, paperean jartzen duenez, ni 336.a naiz.
Canto Cochinora iritsi eta auto pila bat. Bidexka bat hartu eta banoa gora, baina segituan konturatu naiz ez didala ezertarako astirik emango. Bisita laburra da, bai kartzelakoa, bai Pedrizarakoa. Argazki batzuk atera eta buelta hartu dut.
Domingero asko dabil, eta tarteka mendizaleren bat ere bai. Segituan nabaritzen da zein den mendizalea, albotik pasatzean agurtu egiten dute eta. Besteek, berriz, nahikoa lan badaukate inguruko bitxo eta landare guztiei begiratzen.
¡Mira! ¡Un colibrí! ¡No! ¡Una abeja! ¡No! ¡Una avispa!
Asmatu du azkenean!
Niregatik ere seguru esango dute zerbait, sandaliak jantzita, galtza motzekin eta kamiseta kenduta.
Autoa hartu eta berriz ere Arantzaren bila noa. Bidean, parkera sartzeko barreran, jesukristoren auto-ilara dago. Ordu erdian nola aldatzen diren gauzak. Orain zain egon beharko dute, goiko aparkalekua noiz hustuko, sartzeko.
Arantza jaso eta 15:30ean Zumaian gaude, bueltan.
Uztailak 15, igandea
Atxartera joatekoak ginen, baina egiten duen hego-haizearekin eta beroarekin erabakia aldatu dugu elkartu eta segituan: Otoiora goaz.
Lekeitio eder dago, eta aldapa gora beti bezain pikea.
Iritsi gara eta lehenengo gauza ur-tragoa. Segituan erabaki dugu zer egin: hasteko, 5a-ko bia bat, Ultza 1, eta deskuelgea aprobetxatuz 6b-ko bat probatuko dugu, Hartzito izenekoa.
Gustura ibili gara, eta ikusi dugu 6b hori egingarria dela.
Ta noain?
Hor baziok bat, 6a+-koa, Ibon askatu. Hoixe probauko diu.
Eta bia ederra iruditu zaigu. Biok egin dugu, elkarren segidan.
Ta noain?
Hor beheraldera baziok bat lehenguan in ez genuna…
6a+-koa da, Ez fish. Lehengoan ahalegindu ginen, baina ez genuen asmatu (edo beldurtu egin ginen eta jaitsi egin ginen). Gaurkoan, berriz, egin dugu, eta gustura biok!
Bi pertsona etorri dira, gasteiztarrak, eta nahikoa komeria izan dituzte bia baten hasierarekin, alu samarra da eta.
Alde egin behar dugunean, hara non azaltzen diren Nahia eta konpainia. Atzo Atxarten izan omen ziren, labean, eta Lekeitio aldera etorri omen ziren, ihesi. Hondartzan bainatu eta igo dira. Krokisik gabe etorri dira eta gurea eman ondoren, martxa egin dugu.
Ederra ikusten da kostaldea!
Gaur Apoloren urteak dira eta pintxoa txakolinarekin ordaindu beharko dit bidean, tabernaren batean.
Orain bi balorazio geratzen dira: Apolorena eta Nahiarena!
Nahia on 16 uzt 2007 at 1:49 #
Guk, Imanolen gomendioz, Ultza 1 bidearekin ekin genion eguneko lanari, jarraian bi 5c egin genituen, Natxon fileti eta Erretz.
Joño-joño! A ze kintoak Lekittokuak!
Indarra erabiltzeko bideak iruditu zitzaizkigun, bizikleta alde batetara, bizikleta bestera, opozisioak, … baina oso politak! Bai horixe!
Ordurako ondo berotuak ginala, ondoko 6c-a, top-ropean probatzea erabaki genuen. Latza!!!
Arratsaldeko 3ak inguru eta bazetorren eguzkia pareta aldera, azken bidea egin, Hagatxo hariztatua eta bagoaz etxealdera.
Lekua zoragarria, goiz-pasa egiteko primerakoa!
Atxarteko espoloiak pendiente, udazkenerako!
Apolo on 19 uzt 2007 at 0:08 #
Earra ematen dek baloraziyuakin. Ni ez nauk medikua.
Egin behar deuna da berriz Otoioa jun eta Hartzito garbi egin. Puntorrojuan, Mutuak esaten dun bezela.
Ta hiru eskolan kontu hori gehitxo ez al da? Ala gutxitxo?
Eskalatu bitan eskalatu diu. Ikusi, berriz, lau ikusi dituk, ez hiru.
Gortu!