Aizkorak zorrozten
Badator uda eta opor-garaia. Lau-bost egunetan kanpora irteteko moduan izango gara eta ari gara aizkorak zorrozten, nora joan eta zer eskalatuko dugun amets egiten. Horrelakoetan, beste askotan bezala, gehiago gozatzen dugu prestatze-lanetan.
Urriellu aldera joateko asmoa geneukan, lehendik zorretan dauzkagun kontu batzuk kitatzera, baina badirudi abuztuan han mundua elkartuko dela, eta gauza ederra da joaten zaren lekuan lasai ibiltzea, gero! Horregatik, nahiago izan dugu Naranjokoa atzeratu eta irailerako utzi, edo urrirako, edo datorren urteko ekainerako… Han zegoen duela 20 urte eta han jarraituko du gero ere. Bitartean, gortu!
Nora joan, orduan? Zerbait luzea nahi dugu, eta segituan akordatu gara Ordesarekin. Iaz ere asmoa bageneukan, baina azkenean Cavallersera joan ginen. Bia asko daude Tozalen, Cotatueron, Fraucatan, eta zailtasun guztietakoak. Egunotan Interneten krokisen bila ibili naiz, eta gauza interesgarriak aurkitu ditut (adibidez, begiratu hemen) Lo egiteko, berriz, inguruan (Torlan, Bujaruelon…) kanpin eta aterpetxe asko daude, eta nahikoa erraza da. Oraingoz, horra joateko asmotan gara abuztuko bigarren astean.
Ordesara joateko ondo entrenatuta egon behar, batez ere bia luzeak direlako, eta hor gabiltza lokal aldean, ahal dugunean, eta tarteka eskalatzen ere bai. Nahi baino gutxiago, egia da, baina ezer ere ez egitea askoz ere okerragoa da, ezta?
Atzo arratsaldean ere eskalatzera joateko asmoa geneukan. Goiza ikusita, ez geneukan esperantza handirik, baina hirurak aldera eguzkiak irten eta hor joan ginen Azpeitiko Kanterara, atxintxikan.
Hiru bia egin eta gustura, eta bueltan Zumaia aldera!
Biharko eguraldi ona dago emanda. Atxarte aldean ederki gortuko da arratsaldean.
txapatuzak on 25 uzt 2007 at 1:34 #
Egunon!!!
www.matxinklimb.com webgunean hainbat bide ederretako krokisak aurkitu ditzazkezue. Ordesakoak mordoxka daude, beraz aprobetxatu!
Asko eskalatu!!
Rufino on 25 uzt 2007 at 1:47 #
Ta zortziye ze?
Potroik ez? jejeje…
Joxerramonek bai! Joxerramonek earki in zian!!
Aupa Joxerramon!!!
Heu etxeako!!