Arratsalde pasa Atxarten

Atzo arratsaldekoa kontatzeko asmotan sartu naiz blogean, eta aspaldian ikusi ez nituen zenbaki batzuk irakurri ditut: Gortu martxan jarri genuenetik, 51 artikulu idatzi ditut; 77 erantzun izan dira; irakurketak 931. Ez dira kopuru txarrak, ezta?

Orduan, hasi ginenean, asmoa neukan Apolorekin erdi bana idazteko, txandaka. Akuilu-lanak egin bai, lanak agindu bai, ideiak eman bai, baina idatzi gutxi Apolok, erantzunetan eta adarra jotzeko ez bada!

Gaurkoan Apoloren txanda da. Bertsolariei egiten zaien moduan: nahi duan doinu eta errimarekin, gaia atzoko eskalada emanda, argazkiak hemen jarrita, nahi baduk bertsotan ere bai. Kontatu zak atzokoa, Rufino!

4 Responses to “Arratsalde pasa Atxarten”

  1. gaijartzallia on 27 uzt 2007 at 3:59 #

    Atzo Atxarten gortzen
    al zenuten jardun?

  2. Rufino on 27 uzt 2007 at 4:00 #

    eguraldi onakin
    ta Larregi lagun
    Elosuko kantera
    izan zen errudun
    6a, 6a+ eta
    6c egin gendun

  3. Gaijartzallia on 27 uzt 2007 at 4:55 #

    7a egiteko
    ez da asko falta

  4. Rufino on 27 uzt 2007 at 5:12 #

    batzuentza hori da
    kriston arrakasta
    Mutuak bota zigun
    erronka galanta
    eta hortxe gabiltza
    orain arrastaka

Trackback URI | Comments RSS

Leave a Reply

Bad Behavior has blocked 2 access attempts in the last 7 days.