Gehiegi bigundu gabe
Aspaldian hemen ezer ere jarri ez eta ahaztu ere egingo zaizkit pasahitza, nola idatzi behar den… Hona hemen lerro batzuk, bizi garela esateko.
Attitta (A)Pollo
Biaizpeko argazkiei begira jardun dut, eta irribarrea ere irten zait, Apolo makilarekin ikusita. Bi hilabete geroago horrela egongo ginenik!
Noaindik hanka lurrean jarri gabe jarraitzen du. Bi hezur puskatuta (astragaloa eta kankaneoa) eta, okerragoa dena, minez! Etxean egonean aspertu egiten eta lana etxera eraman du, apaizaren pozerako.
Behin baino gehiagotan esaten diot kontatzeko blok honetan Osakidetzako historiala eta gorabeherak, nola ibili den batetik bestera: hasieran esgintzea, gero ligamentuen haustura, gero astragaloa… Txiten sexu-bereizlearena… Oyes! Patxi Berrion behin bakarrik eroriko hax, e?
Lehengoan Mutuarekin ere egon nintzen. Marinan zegoen, noski, kafesnea eta kroasana aurrealdean, periodikoa letzen. Hasi omen da pixkanaka, panelean, baina oraindik tira egiten omen dio saihets parean, mugitzen denean. Aspaldi esan nion: "Hik falta dek guk sobran dakauna: koipe-flotadore ederra gerrian bueltan!!"
Zakila Bira
Bitartean, korrika jarraitzen dut, batez ere 85 kg hauetatik gora ez igotzeko. Urriaren 6an Zakila Bira dago Zumaian: Zumaia-Narrondo-Arroa Behea-Iraeta-Aizarnazabal-Oikia-Zumaia, eta hara begira jarri naiz. Aurtengoan zaila izango da iazkoa hobetzea (1 h 40′-ean bukatzea). Bukatzearekin konforme!
Pare bat hilabetetan paretarik edo panelik ez ukitu eta azaroan edo abenduan berriz ere hasi, gogo gehiagorekin eta ilusioarekin. Horixe asmoa.
Gomendio bat
Gustura jasotzen dira erregaloak, batez ere espero ez direnean. Anaiak lehengoan Mendi minez oparitu zidan, Ramon Olasagastirena. Egia esan, ezagutzen nuen liburua, baina halako zerbait ematen zidan, yuyua edo, hildako mendizaleen omenezko liburu horrek… Larunbat gaueko bozketan hiru eta bat galdu nuen etxean, telebistan zer programa ikusi, eta ETBko "Ordu txikitan" ikusi baino nahiago, nahiago… Txakurrak txokora bezala, jarri naiz egongelako silloi gorrian, eta hartu dut anaiak opari egindako liburua. Lehen lerroetatik hasita, gozatu ederra, kontatzen duenagatik ez ezik, idazkeragatik ere bai. Aspaldian ez nuen horrelako mendiko libururik irakurri, hain euskara txukunean. Ederra, benetan!
Apolo on 25 ira 2007 at 0:40 #
Ni ez natxiok minez. Minez txotak eoten dituk, arpeya rajatzen dietenian…