Bizi gerala!
eka 1st 2009gortuSailkatugabeak
Ia bi urte pasatu dira azkena eskalatzera joan ginenetik. Biaizpen astragaloa hautsi nuenetik ez du gerra handirik eman blog honek, baina hemen gaude berriro ere.
Atzo, azkenean, Labarganetara joan ginen Larregi eta biok, Untzillaitz mendiaren hegoaldeko magalera. Lehenago ere egon izan gara Atxarteko leku eder horretan, bai eta Elosuko harrobian eta Koberretapen ere.
Eguraldi bikaina izan genuen.
Aspaldi “gortu” gabe geunden eta ez geneukan batere argi nora jo: Elosuko harrobira, Koberretapera edo Labarganetara.
-Oyes! Elosuko harrobira?
-Ke ba! Gero tope jarriko dek…
-Goazen ba, Koberretape aldera! Daon ihintzakin earki bustiko gaituk bidean.
Eskuinean, goian, Koberretape. Pare-parean, Labarganeta.
Koberretapen bideen izenak harri txiki batzuetan idatzita ageri zirelakoan geunden, baina han ez zegoen horrelakorik. Beraz, non sartzen ginen jakin gabe ez ibiltzeagatik, beheko sektorera jo genuen, Labarganetara.
Han, berriz, bideen izenak jarrita zeuden eta bakoitzaren graduaren txuleta bagenuenez, bertan geratu ginen.
Hasteko, ezkerreko aldera joan ginen, bide errazenen bila.
Ezkerreko biak egin genituen berotzeko.
Hasteko, cursillistas izenekoaren lehen luzea, 5a mailakoa.
Gero, albokoa, 5a mailako beste bide bat.
Erdialdera joan ginen ondoren, eta 5c-ko beste bi bide egin genituen: Ponte el casquio eta Golpe en el escroto (Jexux, Maria ta Joxe, hoiek dia izenak!)
Kaskoarena ez da berriketa gero!
Garai batean “el rozamiento de la cuerda” esaten zen, bigarren zetorrenari goitik harri txintxorrak botatzen zitzaizkionean.
Atxarteko leku eder hauetan berriz, ahuntzek ederki egiten dute lan hori. Goitik guri begira ikusten genituen, esaten bezela: “ño, oraingoan ez haut harrapatu, baina egon hadi pixka bat!”.
Gure esponsorraren edari isotoniko berritzaile horietako bana edan, eta etxera abiatu ginen txintxo-txintxo, puntu estrarik gastatu gabe.
Harriak harri, martxan gara berriro ere.
Gortu!







Wali on 01 eka 2009 at 14:53 #
Aupa! Dinosaiuak bueltatu ditukela! Parke Jurasiko 2!
Gortu!!
Apolo on 01 eka 2009 at 16:39 #
Labian zeozer erretzen ai zaik…
epiola on 01 eka 2009 at 22:05 #
Hori-hori!
Hauek eguzkiyakin soilik gortzen dittuk…
Ongi etorri bueltan eta segi zuen gortze-saioak kontatzen!
apolo on 02 eka 2009 at 7:32 #
Hi haiz katamotza, Epi!
Ez al haiz konturatu eguzkia iristerako ahuntzak bakarrik geratu ziala?
Eskerrik asko!
gorkacu on 23 eka 2009 at 11:38 #
Zorionak berriro bueltan egoteagatik. Eskalada onak izan!
apolo on 24 eka 2009 at 17:39 #
Eskerrik asko, Gorkacu.