Belaunaldi berriak Otsortiako harrobian

dscn0339.JPG

Igandean Otsortiako harrobian izan ginen, Atxarten, Untzillaitzen hegoaldeko magalean.

Durangora iristean, Anbotoren gailurreko txapela bistan ageri zen:

-Mari bere etxean dago- bota zien Larregik gonbidatu gazteei.

Urkiolako maldan gora jo eta Gatzaieta baserriaren ondoko aparkalekura iritsi ginen.

Gero, motxilak bizkarrean hartu eta bideari ekin genion. Hasieran, ondo. Gero, ez hain ondo.

Lanak izan genituen Otsortiako harrobiaren azpira heltzeko.

Espedizio-burua eta belaunaldi berriak lanerako prestatzen

dscn0330.JPG

Hirugarren saioa zuen Izarrek eskalatzen, eta lehenengoa, Joarrek. Zorionak bioi!

dscn0329.JPG

 Larregi hasi zen, ohitura zaharrari jarraituz. Hasteko, Txiki txoko (IV+) egin zuen.

dscn0331.JPGdscn0333.JPGdscn0334.JPG

Txikien txanda hasi zen ondoren.

Aita jaisterako, Izar prest zegoen.

dscn0332.JPG

Bide erraza izan arren, ez zen samurra txikientzat, heldulekuak ez ziren eta oso nabarmenak.

Izarrek metro batzuk egin zituen eta behera. Gero, Joarrek egin zuen ekinaldi bat.

Ondoren, txanda eskuratzeko asmoa genuen, baina gazteek ez zuten etsi.

Berriro ere Izarrek ekin zion, bai eta lehenengo aldian baino gorago iritsi ere.

Joarrek ere hobetu zuen pixka bat aurreko marka.

dscn0336.JPG

Katera iristen direnean, botellita de champán abestu beharko diegu, Dieciochok erakutsitako legean.

Gero, ni neu igo nintzen, eta bukatu orduko, ezkerreko biari ekin zion Larregik: Capitan Rancio (6a) izenekoari.

Biok egin genuen, eta beste batzuek ere probatu nahi zuten, baina berandu samar zela eta, bere horretan utzi genuen. Gu gustura seisa, seisa eginda.

Bueltan, bide egokia hartu eta eroso itzuli ginen aparkalekura.

Eta hala bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan.

Gortu!

Trackback URI | Comments RSS

Leave a Reply

Bad Behavior has blocked 4 access attempts in the last 7 days.