Aiztondon, nola ez
Igandean, goizeko 7etan, Larregi fielatoan jaso eta Aiztondo aldera abiatu gara. Zarautzen, peajearen parean, Ferdinan norbaiten zai dago, txintxo-txintxo, motxila eta guzti, norabait joateko.
Pagozelain geldialdi teknikoa egin ondoren, sartu gara krokisetan 1. bidea izenarekin ageri den horretan. Lehen bi luzeak bakar batean egin ditu Larregik. Niri hirugarrena eta laugarrena tokatu zaizkit, baina bi luzetan egitea erabaki dut.
Gu gortzen hasi orduko, nire argazki-kamerari pilak bigundu zaizkio, eta Larregik, berriz, ez du kamerarik hartu. Garai bateko eskalatzaile handi batek zioen moduan: “es peso de más”.
Hemen dituzue eguneko argazki bakarrak, 1. bideko 2. luzekoak.
Jaitsitakoan, jende pixka bat bildu da dagoeneko.
Ondoren, Sur clasica bidearen lehen luzea egin du Larregik. Ni igotzen ari naizela, Larregiren farreak somatzen ditut.
- Zer passten da?
- Beirazak! Chamonixen lehen luzea bukatu berri duen horrek “voy a saltar” esan ziok lagunari eta bilguneko “bainuontzira” lanzamientua egin dik.
Eta gu kamerarik gabe!
Handik, Joakina bideari ekin diot nik.
Bi rapeletan jaitsi eta bukatutzat eman dugu eguna, gustura asko.
Joxe Mari on 23 uzt 2009 at 11:48 #
Duda geratu zait, zein da eskalatzale andi hori?
Apolo on 23 uzt 2009 at 14:03 #
Ezautzen al dek “Madriles”?
Joxe Mari on 23 uzt 2009 at 14:15 #
Madriles? Zein, Joxinaxio? Ori ez dek!
Apolo on 23 uzt 2009 at 14:40 #
Ez, Joxinaxio ez. Beste Madriles bat