Archive for urria, 2009

Etxauri

Gaur Etxaurin izan gara Mutua eta biok.
Pagozelain geratu gara, ohitura zaharrari jarraituz. Kafea hartu dugu, baina ez dut komunekoa kudeatzeko aukerarik izan, ehiztariz beteta zegoen eta.
Hasiera batean, Las rayas izeneko sektore berrira joatea zen asmoa.
Baina, Etxaurira iritsitakoan sekulako behe lainoa zegoen.  Aurrera jarraitu dugu Gradas de cirizako errebueltaraino. Han goian garbi zegoen, baina behean, egundoko […]

Elosuko harrobian, eguzkitan

Igandean, Elosuko harrobian izan ginen. Aurreko egunean, eguraldi hotza genuela ikusita, Untzillaitzen hegoaldera joateko proposamena egin nien Larregiri eta X jaunari. Eta biei ondo iruditu, gainera. Ze indar daukan hotzak!
Hiru horma kateatzea zen helburua, baina eguzkiaren izpiak iristerako berandu samar izango zela iritzita, Elosuko harrobira joatea erabaki genuen azken unean. Lehenengo arazoa: bide deportiboak egin […]

Txemi. Motxilakin eta atxiperreekin

Atzo Bihaizpeko txikian izan ginen, Txemi izeneko bidea eskalatzen.
Duela hamar bat urte egin nuen lehen aldiz, Larregirekin eta Luismirekin batera.
Aspaldi ez dut Luismiren berririk. Beti bezain ongi segituko duzulakoan, agur bero bat, Luismi! Ea biribilketaren bat edo egiten dugun noizbait.
Beno, gehiegi liatu baino lehen, esan beharra daukat garai hartan bidea erraz egin izanaren oroitzapena nuela. […]

Bad Behavior has blocked 4 access attempts in the last 7 days.