Aiztondon, nola ez
uzt 22nd 2009Aiztondo
Igandean, goizeko 7etan, Larregi fielatoan jaso eta Aiztondo aldera abiatu gara. Zarautzen, peajearen parean, Ferdinan norbaiten zai dago, txintxo-txintxo, motxila eta guzti, norabait joateko.
Pagozelain geldialdi teknikoa egin ondoren, sartu gara krokisetan 1. bidea izenarekin ageri den horretan. Lehen bi luzeak bakar batean egin ditu Larregik. Niri hirugarrena eta laugarrena tokatu zaizkit, baina bi luzetan egitea […]