Archive for the 'Orokorra' Category

Umezurtz

Batzuetan albisteak muturrekoa ematen dizu eta mutu geratzen zara, hitzik gabe, zuri burua eta aurpegia. Ez duzu ulertu nahi, jan nahi, sinetsi nahi, baina gertatu da. "Joakin Zubeldia hil da goizean". Berriz irakurri eta oroitzapenekin batera lehen malkoa begietara.

Saltaka gortu nahian

Urriaren 6a, larunbata. Zakila Bira Zumaian. 20 km: Zumaia-Narrondo-Arroa-Iraeta-Aizarnazabal-Oikia-Zumaia.
Aspalditik neukan irteteko asmoa, eta nahi baino gutxiago entrenatu badut ere, egun honetara begira nengoen, aspalditik, batez ere ziklo baten amaiera dakarrelako. Neure buruari agindu nion hau korrituta berriz ere panelean gortzen hasiko nintzela. Egia izango ahal da!.

Gehiegi bigundu gabe

Aspaldian hemen ezer ere jarri ez eta ahaztu ere egingo zaizkit pasahitza, nola idatzi behar den… Hona hemen lerro batzuk, bizi garela esateko.

Biaizpen, Patxi Berrion

Lehendik bi aldiz daukat eginda bia hau, biak ere orain dela 20 urte baino gehiago, eta bi igoera haietan izan zen zer kontaturik, gauza berezirik. Lehenengoan, Jon Lazkano Albardao bergararrarekin, gauak harrapatu gintuen gora iristen ari ginela, eta behera ailegatzerako gau beltz-beltza zen; ez geneukan linternarik, noski; Irurtzunen festak ziren eta gogoan dut nola edan […]

Arratsalde pasa Atxarten

Atzo arratsaldekoa kontatzeko asmotan sartu naiz blogean, eta aspaldian ikusi ez nituen zenbaki batzuk irakurri ditut: Gortu martxan jarri genuenetik, 51 artikulu idatzi ditut; 77 erantzun izan dira; irakurketak 931. Ez dira kopuru txarrak, ezta?
Orduan, hasi ginenean, asmoa neukan Apolorekin erdi bana idazteko, txandaka. Akuilu-lanak egin bai, lanak agindu bai, ideiak eman bai, baina idatzi […]

Aizkorak zorrozten

Badator uda eta opor-garaia. Lau-bost egunetan kanpora irteteko moduan izango gara eta ari gara aizkorak zorrozten, nora joan eta zer eskalatuko dugun amets egiten. Horrelakoetan, beste askotan bezala, gehiago gozatzen dugu prestatze-lanetan.

Hiru eskola, hiru egunetan

Asteburuan ez dugu aspertzeko denborarik izan. Eskalatu, nahi baino gutxiago eskalatu dugu, baina bazterrak ikusi eta gozatu ederra hartu bai, hori egin dugu.

Ongi etorri udari Mariantonaitzen

Eguna luzatuta dago eta arratsaldea ederki aprobetxatzea dago eskalatzeko. Lana utzitakoan zenbat denbora eta zer aukera daukagun kalkulatu dugu, posta elektroniko bidezko mezuez, goizean. Ni pozik nago; Apolo ez hainbeste: hiru ordu dauzkagu eta aukera bakarra Mariantonaitz da!

Etzionk patzeik!

"Etziok patzeik" izena du, ustez, Mariantonaitzeko bia batek, gehien errepikatzen denak, errazenak. Rosalesek eta McMurtryk ireki zuten, sokaldi batekoa da, eta gorago jarraitu ez zutenez, ez zioten izenik jarri ere egin. Gero, norbaitek (zein eskubiderekin?) horrela bataiatu zuen, eta halaxe ageri da Gipuzkoako eskaladen liburuan.
Guk, gaurkoan, hitzetik hortzera erabili dugu esaldi hori, Labarganetako haitzetan […]

Hitzik gabe

Larunbata, ekainak 9. 15:30ean irten gara Zumaiatik Urkiola aldera, lehengo asteko leku berberara, oraingoan pareta lehorra egongo delakoan eta plaketan gozatzeko asmotan. Esan dute arratsaldean ekaitza etorriko dela, eta saiatu naiz Apolo konbentzitzen kotxea hartu gabe Mariantonaitza joateko; alferrik, noski.

Older Entries »

Bad Behavior has blocked 4 access attempts in the last 7 days.