Archive for the 'Sailkatugabeak' Category

Haitz hauetan (Artetan) ez dago olagarrorik

Olarro egunaren biharamuna Zumaian. Mutuarekin nago geratuta 07:00etan Fielatoan, eta jaiki orduko, kaleko zarata entzunda, badakit jendea dabilela oraindik kalean, parrandan.
Irten naiz kalera eta beldurtuta geratu naiz: Marina gainezka dago; Amaiako plazako aulki gehienetan jendea, gaupasa eginda; hanburgesa-saltzailea jo ta fuego ari da lanean Errotako izkinaren aurrean; Erribera kalean ematen du santelmoak direla…
Fielatora […]

Kuttuna (hau ere motxilarik gabe)

Astean zehar hizketan zer egin behar dugun eta ez gara konforme jarri asteburuan gortzeko asmoetan: nik nahi nuen egin zerbait luzea eta erraza, disfrutatzekoa (adibidez, Txindokiko Txema); Apolok, berriz, zerbait gogorragoa; Mutuak, azkenik, Kuttuna (150 m, 6c+ edo V+, A1), Biazpen, batez ere Txindokin biaren azpialdera ailegatzeko izerdi asko bota behar delako. Azkenean biak […]

Biaizpen, gozatzen

Apolo familiarekin gortzera joan zaigu Aragoi-Katalunia aldera, Terradets eta gainerakoak ikustera eta ahal badu ukitzera; gu, hemen, askoz ere errealistagoak gara eta Biazpe ingurura joan eta eskalatzearekin konforme. Mutuari enbidoa bota eta hemen gara, 2009-08-18an, asteartean, beste hartan bezala (orain dela hiru urte pasa!) “Los tres mosqueteros” eta “Herri baten sustraiak” lotu eta […]

Bizi gerala!

Ia bi urte pasatu dira azkena eskalatzera joan ginenetik. Biaizpen astragaloa hautsi nuenetik ez du gerra handirik eman blog honek, baina hemen gaude berriro ere.
Atzo, azkenean, Labarganetara joan ginen Larregi eta biok, Untzillaitz mendiaren hegoaldeko magalera. Lehenago ere egon izan gara Atxarteko leku eder horretan, bai eta Elosuko harrobian eta Koberretapen ere.
Eguraldi bikaina izan genuen.

Aspaldi […]

Bad Behavior has blocked 4 access attempts in the last 7 days.