Hiru eskola, hiru egunetan
Asteburuan ez dugu aspertzeko denborarik izan. Eskalatu, nahi baino gutxiago eskalatu dugu, baina bazterrak ikusi eta gozatu ederra hartu bai, hori egin dugu.
Just another Baleike.com weblog
Asteburuan ez dugu aspertzeko denborarik izan. Eskalatu, nahi baino gutxiago eskalatu dugu, baina bazterrak ikusi eta gozatu ederra hartu bai, hori egin dugu.
Eguna luzatuta dago eta arratsaldea ederki aprobetxatzea dago eskalatzeko. Lana utzitakoan zenbat denbora eta zer aukera daukagun kalkulatu dugu, posta elektroniko bidezko mezuez, goizean. Ni pozik nago; Apolo ez hainbeste: hiru ordu dauzkagu eta aukera bakarra Mariantonaitz da!
"Etziok patzeik" izena du, ustez, Mariantonaitzeko bia batek, gehien errepikatzen denak, errazenak. Rosalesek eta McMurtryk ireki zuten, sokaldi batekoa da, eta gorago jarraitu ez zutenez, ez zioten izenik jarri ere egin. Gero, norbaitek (zein eskubiderekin?) horrela bataiatu zuen, eta halaxe ageri da Gipuzkoako eskaladen liburuan.
Guk, gaurkoan, hitzetik hortzera erabili dugu esaldi hori, Labarganetako haitzetan hartu dugun gozatua ez dagoelako pagatzerik.
Larunbata, ekainak 9. 15:30ean irten gara Zumaiatik Urkiola aldera, lehengo asteko leku berberara, oraingoan pareta lehorra egongo delakoan eta plaketan gozatzeko asmotan. Esan dute arratsaldean ekaitza etorriko dela, eta saiatu naiz Apolo konbentzitzen kotxea hartu gabe Mariantonaitza joateko; alferrik, noski.
Gaurkoan beste Atxarte bat ezagutu dugu. Orain arte, Labargorri, Urrestei eta Astxikiko espoloietan ibili izan gara. Gaurkoan, Interneteko krokis batzuk hartuta, Urresteiren hegoaldera etorri gara, Urkiola bidera, leku berriak ezagutzeko asmotan. Ez gara damutuko, ez, etorri izanaz.
Plan ederra daukagu larunbat arratsalderako: Jentilbaratzako arista. Sikiera eguraldiak aguantatuko balu…
Lehengoan Kopakoarrin, gaurkoan Madrilgo Pedrizan, granito ederrean ibili gara. Kopakoarrin, ikusi ez ezik, gozatu ere egin genuen; Pedrizan, berriz, zeinen ikusgarria den baieztatu eta hurrengoa arte agur esan besterik ez.
2006ko Nafarroa Oinezera gindoazela, Berara, Oiartzun aldetik Aritxulegiko gaina pasa eta Endara urtegira iristen, begirada errepidetik aurrealdeko mendira joaten zitzaidan etengabe. Izan ere, Kopakoarrik sekulako itxura dauka eskalatzeko. Jakin banekien han eskalatzen zela, eta berezitasun nabarmen batekin, gainera: granitozko haitza izatea. Neure buruari agindu nion hurrengo batean joan behar genuela hara eskalatzera, eta, hara, oraingoan probatu dugu bere edertasuna.
Santelmo errepetizioak herrian, baina larunbat gauean "Hamlet" entzun eta parranda egin baino nahiago izan dugu igande goizean eskalatzera joan. Eguna garbi eta zoragarri argitu du, eta badirudi ez zaigula damutuko. Atxartera goaz, aspaldiko partez.
A zer gogoa Ostegun Santua iristeko! Hitzordua aspaldi jarrita geneukan, lehenengo opor-egunean eskalatzera joateko, eta azkenean bazirudien eguraldiak ere lagunduko zuela. Ez geneukan garbi nora joan, baina haitza ukituko genuen, azkenean!
Bad Behavior has blocked 4 access attempts in the last 7 days.