LEHEN SOROSPENAK MENDIAN
azaroa 5th, 2008 by indamendi1AZAROAK 9. UHARTE-ETXEBERRI
azaroa 2nd, 2008 by indamendi1Apirilaren 20 utzi genuen Aralar Biraren GR20a berreskuratzen dugu; goiz bueltetara itzultzen gara hurrengo udaberrira arte. Uhartetik abiatu eta Etxeberrira joango gera.
13km. inguruko ibilbidea eta 400 metroko gainbehera.
Irteeraren ordua aldatu egin dugu, etxera goizago bueltatzeko, ordu erdi bat aurreratu dugu,beraz hemendik aurrera goiz buelta guztien irteera ordua 7 1/2tan izango da
Uharte Arakileko zubitik, 77 bat lagun abiatu gara , eguraldia lagun , hego haize ikuttu batekin, goiz eder bat pasatzeko asmoekin. Gero, bukaeran, batzutan gertatzen den bezela, ibilaldia, espero genuen bezain ederra ez dela izan . Lokatza asko bideetan eta ibilbide lauegia behar bada. Kexatzen ez diren bakarrak umeak dira; hauek pozik eta isildu gabe goiz guztian.
Taldetxo batek, abiatu eta gutxira, bide “ofiziala” utziz, Madalenaitz aldera jotzen du, Joakin “sastre” zenarekin zorren bat kitatu nahian edo. Beranduxeago helduko dira Etxeberriko helmugara.
URRIAK 26 LIZARRAGA-IRANTZU MONASTERIOA
urria 9th, 2008 by indamendi1Ederra eguna pasa deuna Urbasa aldean. Eguraldia ezin hobearekin , goizeko 9 aldera atera ginen 30 bat lagun Lizarraga gainetik eta hain eguraldi ona zegoen ze, programatik kanpo egon arren, San Adrian ermitara igotzea erabaki genuen, gero berriro geure bidera bueltatuz. Bista zoragarriak gailurretatik, gure Inesek Moncayo, Sierra Cantabria ,Midi d’Ossau eta Zelatun bera ere ezagutu zituen Dulantz gainetik.
Udazken tintarekin margotutako baso paregabe eta arabiar alfonbra berdeetatik pasa ondoren, Irantzuko Monasteriora heldu ginen, 24 bat kilometro ibili ondoren, zertxobait nekatuak baina egun ederra pasatako sentimenduarekin.
URRIAK 12 BERNEDO-KANPEZU
urria 4th, 2008 by indamendi1IRAILAK 28 PIPAON-BERNEDO
urria 4th, 2008 by indamendi1Ernioko egun jendetsuaren ordez, Kantabria Mendikatearen isiltasuna aukeratuz, dozena bat lagun abiatu ginen Arabako lurraldetara. Eguraldi zoragarria lagun genuela egun ederra pasa genuen benetan. Pipaondik abiatu eta Cruz del Castillo eta San Tirso tontorrak egin ondoren Bernedora heldu ginen. Sei bat orduko ibilaldia, pagadi paregabeak zeharkatuz eta Kantauri eta Mediterraneoko urak banatzen dituen gailurreritik zehar bista ikusgarriak aurrez aurre genituelarik.
Argazkiak lekuko.































































































