URRIAK 26 LIZARRAGA-IRANTZU MONASTERIOA

Ederra eguna pasa deuna Urbasa aldean. Eguraldia ezin hobearekin , goizeko 9 aldera atera ginen 30 bat lagun  Lizarraga gainetik eta hain eguraldi ona zegoen ze, programatik kanpo egon arren, San Adrian ermitara igotzea erabaki genuen, gero berriro geure bidera bueltatuz.  Bista zoragarriak gailurretatik, gure Inesek Moncayo, Sierra Cantabria ,Midi d’Ossau eta Zelatun bera ere ezagutu zituen Dulantz gainetik.

Udazken tintarekin margotutako baso paregabe eta  arabiar alfonbra berdeetatik pasa ondoren, Irantzuko Monasteriora heldu ginen, 24 bat kilometro ibili ondoren, zertxobait nekatuak baina egun ederra pasatako sentimenduarekin.

gr1-003.jpg

2009-10-26-lizarraga-irantzu-026-copia.jpg

lizarraga-iranzu-copia.jpg

panourbasa-copia.jpg

2009-10-26-lizarraga-irantzu-048-copia.jpg

2009-10-26-lizarraga-irantzu-043-copia.jpg

2009-10-26-lizarraga-irantzu-031-copia.jpg

2009-10-26-lizarraga-irantzu-044-copia.jpg

2009-10-26-lizarraga-irantzu-036-copia.jpg

2009-10-26-lizarraga-irantzu-069-copia.jpg

2009-10-26-lizarraga-irantzu-066-copia.jpg

2009-10-26-lizarraga-irantzu-073-copia.jpg


2 Responses to “URRIAK 26 LIZARRAGA-IRANTZU MONASTERIOA”

  1. Inés Says:

    Aze nolako eguna pasatu genuen, eta nolako parajeak ikusi genituen. Ia ia mundu osoa zegoen gure begi bistan.

  2. karmelo Says:

    Kexa bat heldu zait, mendi irteeretan azkarregi ibiltzen dela esanez, martxa haundiegian alegia. Nire ustetan 40 bat lagun mendira joaten direnean ez dira danak pauso berdinean joaten, martxa bat baino gehiago nabaritzen da, eta bakoitzaren martxaren arabera taldexkak sortzen dira eta hau ez zait gaizki iruditzen baldin eta bidea markatua eta bistakoa denean.
    Bestelakoa litzateke, bidea markatu gabea eta ezezaguna balitz. Orduan aurrekoek astiro joan beharko lukete bidegurutze bakoitzean atzekoen zain egon eta bide egokia adierazteko.

Leave a Reply


Bad Behavior has blocked 2 access attempts in the last 7 days.