Asteburua Errioxan

Kaixo denoi. Maiatzeko asteburu luze honetan Burgos eta Errioxan egindako ibilbideak aipatuko ditugu. Ostiralean atera ginen 22 lagun (bat ez zen azaldu lo hartu zuelako) Zumaitik goizean goiz. Bidean (Briviescan) geldialdi bat eta aurrera. Ibilbidearen abiapuntua Puerto del Manquillo (1400m) zen eta berta iritsi ginenean elurrak jaso ginduen; ederra  hasiera, baina nola denok oraindik indartsu geunden, aurrera. Igoera polita eta jendea guztora, baina pixkanaka pixkanaka hotza gero eta gehiago zen, jendeak erropa jantzi eta aurrera. Gutxi falta zitzaigunean lainoa, hotza, haizea, bisutsa, ikaragarria izan zen, baina denok aurrera eta azkenik SAN MILLAN TONTORRA. Bertan batzuk monastegia espero zuen, hura etsipena, koitadua. Han erabaki genuen jeitsiera aldatzea eta zati bat igoeraren berdina egin eta gero Pineda de la Sierrara desbideratu ginen. Guztira 5 orduko ibilaldia. Pinedan eliza ikusi (merezi du erromaniko eliza ikustea) eta autobusa hartu ondoren Ezcaray aldera. Han albergean, gelak banatu eta denok herria ezagutzera, txikiteoa eta alfatzera; afaldu ondoren jendea nekatuta zegoen eta gehienak ohera.

San Millan tontorrean

Bigarren eguna:  Gosaldu ondoren 19 lagunek autobusa hartu (Ines, Itziar eta Iurgi Chilizarrias egitera joan ziren Ezcaray bertatik) eta Valvanera monastegira; hamarretan iritsi eta gauzak prestatu ondoren “marchando” San Lorenzora. Oraingoan eguraldi zoragarria, paregabea eta berehala jendea erropa kentzen hasi zan. Ondo markatuta zegoen GRa eta ttapa ttapa gorantza, elurtegi batzuk pasa eta aurrera. Une baten GRa alde batera utzi eta tontorraldera jo genuen “a pelo”, zatirik gogorrena izan zen lepoa harrapatu arte eta handik gora malda polit baten ondoren tontorra arratsaldeko hirurak aldera. Bista zoragarriak, elurra, eta giro aparta. Bertan jendeak gozatu egin zuen, zerbait jan eta berantza. Jeitsiera luzea (4 ordu) baina polita eta 7,30 eta 8rak bitartean denok albergean. Dutxa goxo goxo bat eta batzuk buelta bat ematea joan ginen. Afaldu eta  oraingoan mus txapelketa ospatu genuen; finala Lurdes-Karmel eta Iñaki-Andresen artean izan zen; azkenean Iñaki eta Andres Txapeldun, (Lurdes: hurrengoan izango da).

San Lorentzo igoeran

Hirugarren eta azken eguna: Larunbatean bezela, gosaldu ondoren abiatu ginen. Oraingoan Ezcaray bertatik irten eta San Millan de la Cogolla zen helburua. Informazioak zioten nahiko ordeka zela, Turza auzoa hartu behar genuen, eta nahiko aldapatsua zan, gainera handik goiko lepora iritsi arte beste aldapa motz baina pikea igo behar izan genuen. Handik gehiena aldapa behera Pazuengos herrira joan arte (txirrindulari laisterketa bat ere topatu genuen, guk animoak eman eta haiek pedalak); hemen hamaiketakoa eta gure helburuaren bila. Halako batean San Millango monastegia (Iratxe: oraingoan bai). Erropak aldatu eta zerbait edan ondoren denok bazkaltzera: bazkari ona, bapo jan eta edan, eta autobusera etxe alderako intentzioarekin, bidaiaren lehen zatian jendeak lo egin zuen, batzuek beharra genuen eta. Gazteiz baino lehen geldialdi tekniko bat egin eta Zumaira zuzenean.

San Millan de la Cogolla

Jendearen komentarioen arabera nahiko guztora atera dira denak. Hurrengo irteera asteburukoa, Valderejora izango da, ea oraingoa bezain ondo ateratzen dan.

Leave a Reply

CAPTCHA Image CAPTCHA Audio
Refresh Image

Bad Behavior has blocked 13 access attempts in the last 7 days.