Indamendi Eguna

Kaixo denoi.

Joandako igandean ospatu degu Inda Mendi eguna. Aurreko idatzian aipatuta dagoen bezela, goizeko 8,30tan bildu eta berehala abiatu ginen Inda Mendi aldera. Jende ugari, gutxi gora behera 100 bat lagun; baita ere jende ugari kotxeetan Elkanora hurbildu zen eta handik igo. Eguraldi lagun izan genuen eta ttapa ttapa batzuk besteak baino arinago, baina azkenean denak goian elkartu ginen.

inda-mendi-eguna-2009_3a.jpg

Han salda beroa genuen zain, (Tito, Joseba, Andres, Fernando, Bittor eta beste batzuen lana nabarmentzen da), gero sabelean haragi eta txorixoa ere sartzeko aukera zegoen.

inda-mendi-eguna-2009_9a.jpg

Noski guzti hori ardo eder baten laguntzaz, zahatoa eskuz esku ibili zan gelditu gabe.

Ondoren iritsi zen espero zuten momentua, sari banaketa. Banaka banaka deitu eta Inesek banatu zituen sari eta opariak. Guztira 23 lagun. trofeoa eta opari bezela Xoxoteko aterpean asteburu bat.

inda-mendi-eguna-2009_11a.jpg

Honela amaitu zan hango festa. Jendea erretiratu, dena txukun txukun utzi eta batzuk beerriro Zumaira oinez eta besteak Elkanora jeitsi eta autobusez etxera.

Hurrengo urterarte.

2 Responses to “Indamendi Eguna”

  1. MAITZA Says:

    BATZUK INDAMENDIKO BENETAKO EGUNEAN JOAN GINEN, HAU DA, MAITZEKO LEHENENGO IGANDEAN

  2. MAITZA Says:

    BATZUK INDAMENDIKO BENETAKO EGUNEAN JOAN GINEN, HAU DA, MAIATZEKO LEHENENGO IGANDEAN

Leave a Reply


Bad Behavior has blocked 3 access attempts in the last 7 days.