Arla-Etchecortia-Arla

Kaixo. Hemen da egun osoko lehen ibilaldia (aurtengoa noski). Datorren igandean, maiatzak 31an izango da. Oraingoan Xuberoa aldera goaz. Gutxitan joan gera alde horretara, bidaia luzea baida. Ibilbide hau ikuskarria da, oso polita, benetan merezi duena.

Ibilbidearen hasiera Arlan izango da, hau Donaixti Ibarretik gertu dagoen auzo txiki baten izena da, handik Bidouze ibaiaren sorlekua ikustera hurreatuko gera; benetan zoragarria, merezi du; ikusi ondoren berriro ibilbideari ekingo diogu eta eguneko tontorra igo, hau Etchecortia izenekoa da. Eguraldi lagun badegu bista paregabeak izango ditugu. Gero jarraituz Napale lepotik pasa eta berriro Arlara jeitsi. Hemen amaitutzat emango diogu gaurko ibilbideari.

Beti bezela, izen ematea Goiko estankoan edo 943860357 telefonora deituaz. Irteera betiko lekutik goizeko 6,30tan izango da. Eta prezioa 10 eurokoa.

ANIMA ZAITEZTE.

etchecortia.jpg

Leave a Reply

CAPTCHA Image CAPTCHA Audio
Refresh Image

Bad Behavior has blocked 13 access attempts in the last 7 days.