Buradon - Toloño - Labastida
Kaixo denoi.
Datorren igandean, Urriak 4, bagoaz berriro ere mendira. Oraingoan Araba aldera jo behar degu. Irteera Buradon Gatzagatik egingo degu, Toloño mendia egin (mendi polita, eguraldi lagun badegu bista zoragarriak, batez ere Arabako errrioxa aldera) eta Labastidan amaitu. Aukera ona bazkarian ardo ona edateko.
Irteera oraingoan goizeko 7′tan egingo degu betiko lekutik. Ibilbidea noski egun guztikoa izango da. Izen ematea baita beti bezela goiko estankoan edo 943860357 telefonoan. Prezioa 10 eurokoa. Animo eta ea jende asko elkartzen geran.