Ernio eguna
Kaixo.
Dakizuen bezela eta Iraileko azken igandea denez, Ernio eguna izan da. Urtero bezela, Inda Mendikoak bertan izan gera. Aurtengoan Hernialdetik irten gera, eguraldi ederra; lainoa, baina giro zoragarria; gero eta Herniozabaltik pasa ondoren Ernioko tontorrera. Jendetsa izugarria, benetan une batzutan arazoak zeunden han ibiltzeko. Gero Zelatunera jeitsi, amaiketakoa egin eta autobusera, oraingoan Trintxeran zegoen gure zain.
Ibilbide zoragarria, agian pentsatzen genuena baino luzeagoa. Aurten 31 lagun bildu gera, eta oso ederra izan da.
Gogoratu hurrengo ibilaldia umeentzat egun guztikoa izango dala eta oraingoan Valderejo aldera joko degula. Merezi du.
