Toloño (1271)
Kaixo denoi.
Atzo igandea eta pentsatuta zegoen bezela, Toloño aldera jo genuen. Oraingo honetan 23 lagunek ekin genion ibilbideari. Goizeko 7tan autobus geltokitik irten eta 8,20an iritsi ginen Buradon Gatzagara. Oinez hasi eta 11,15 aldera iritsi ginen gora. Benetan eguraldi paregabea, zoragarria, eta bertatik ikusten ziren bistak ikusgarriak. Hamaiketakoa egin ondoren jeitsiera, La Bastidara; bertan autobusa zegoen eta erropa aldatu ondoren jatetxera, bapo bazkaldu eta hobeto edan ondoren, autobusera. Gehienak lo hartu genuen eta arratsaldeko 6ak aldean Zumaian geunden. Noizean bein horrelakoak era egin behar dira.
