Valderejoko ibilbideari hainbat ohar
Kaixo denoi. Datorren asteburuan (urriak 17 eta 18) Valderejoko ibilbideari ohar batzuk:
Irteera larunbata hilak 17 goizeko 6,30tan izango da. Bidean geldialdi txiki bat egingo da gosaltzeko. Handik, Herran herrira joan eta ibilbidearen hasiera; honako hau izango litzateke: Herran - Puron ibaiaren desfiladeroa - Ribera - Vallegrul senda - Vallegrul - San Lorentzo - Lalastra.
Lalastran bazkaria eta autobusean aterpera. Aterpean lozakua eraman beharko da (inork nahiko balu bertan maindireak badaude, 3 euroko prezioan). Afaria, lo egitea eta hurrengo eguneko gosaria daude prezioan sartuta.
Hurrengo egunean berriro autobusez Lalastrara joango gera eta honako ibilbidea izango da: Lalastra - Arrayuelas - Recuenco - San Lorenzo - Lalastra.
Bertan bazkaldu eta autobusez etxera.
Eraman beharrekoa, eguneko motxila izango litzateke, beste guztiak (lozakua, aldagarriak eta abar..) autobusean lagatzea dago.
Bazkariari buruz: nahi duenak etxetik eramatea dauka. Lalastran taberna dago, ezan digute irailean ireki dutela, bertan eguneko menuak eta ogitartekoak ematen dituzte.Bakoitzak nahi duen bezela antolatu.
Inungo zalantzarik balego posta elektronikoz bildurrik gabe idatzi helbide honetara: indamendi1@gmail.com
Besterik gabe hilak 17an ikusiko dugulakoan, agur.