Umeekin Valderejora
Kaixo denoi.
Berriro Valderejo aldera joateko prest. Oraingoan ez da izango astebururako, egun baterako baizik. Azaroak 1, igandea, da aukeratutako eguna. Irteera goizeko 7,30tan izango da betiko lekutik. Izena ematea goiko estankoan edo 943860357 telefonoan egin beharko da.
Ibilbidea honako hau: Lalastratik atera, Ribera herrira jeitsi eta handik Santa Anako lepotik barrena, tontorra egin; berriro lepora jeitsi eta Puron ibaiaren desfiladeroa egin ondoren berriro Riberan azalduko gera; hemendik Lalastrara igo beharko da. Hemen nahi duenak parketxean interpretazio zentroa ikusteko aukera izango du.
Jatordua egin ondoren (bertan taberna badago, edariak erosi nahi bada, eta suerte pixka batekin jatekoa ere bai), autobusean sartu eta denok etxera.
Ea suertea degun eguraldiakin eta aukera degun hango paisai ederrak ikusteko. Animatu ezazue zuen lagun eta inguruko jendeei ahal den jende gehiena joateko.