Lezama - Ganguren - Artxanda

Kaixo eta URTE BERRI ON denoi.

Hemen gera urteko lehena egiteko asmoz. Ea Gabon hauetan jasotako kilo guztiak botatzen ditugun, turroia azkar erantsi zaigu eta. Oraingoan Bizkaiakin hasiko gera. Lezama hizango da abiapuntu, handik GANGUREN mendia egin eta Artxandan amaitu. Ibilbide polita eguraldia lagun badegu eta gainera erraza, 3 ordu edo 3t’erdi izango dira; gainera Lezamatik ez dago holako aldapa gogorrik, eta behin gaina harrapatzen denean lasai lasai joango gera Artxandaraino. Han ikusiko degu zer egin, edo autobusa goraino ekarri edo funikularrez jeitsi Bilboraino.

Lehen bezela izen ematea goiko estankoan izango da ostirala baino lehen edo 943860357 telefonoan.

Irteera goizeko 7′30tan autobus geltokitik eta prezioak berdin jarraitzen dute, hau da helduak 5€ eta umeak 3€.

Bestalde hil honen 17 hasiera emango diegu ZALETASUNA SORTZEN deitu diogun ekitaldiei. Lehena Getariatik Zumaira izango da. Izango dezue honen berri zabalago.

Besterik gabe iganderarte.

ganguren.jpg

Leave a Reply

CAPTCHA Image CAPTCHA Audio
Refresh Image

Bad Behavior has blocked 14 access attempts in the last 7 days.