Kaixo denoi.
Dakizuen bezela, pasa den asteburuan Valderejo parkean ibili gera. Programatuta zegoen bezela larunbatean goizean goiz irten, oraingoan 29 lagun elkartu ginen; bidean (Miranda de Ebron) gozaldu eta abiapuntura, kasu honetan Herran herrira. Goizean hotz, baina eguraldi eguzkitsua genuen eta eguna aurrera zijoan bezela jendeak erropa kentzen hasi zen (gehiegi ere ez, ez gaizki pentsatu). Purongo desfiladero ikusgarria pasa ondoren Riberan geldialdi txiki bat, bertako eliza ikusteko eta goruntz eguneko tontorraren bila; bidean basurde ehizaldi bat ere bazegoen eta berehala tontorrean ginen denok. Haizea freskoa baino gehiago hotza zen eta ondo babestu behar izan genuen hamaiketakoa egiterakoan. Gero berriro beheruntz eta San Lorentzo ermitan beste geldialdi txiki bat egin ondoren helmugarantz, hau da Lalastrara.

Eta hemen komerik, tabernara joan eta hona hemen, ¡ez zegoen ogirik! eguardiko 2,30ak ziren. Zer egin¡ telefonoz deitu genuen Villanueva de Valdegobiara eta han taberna baten zerbait emango zigutela, beraz aurrera¡ Eta horrela izan zen, ez zen gauza haundirik baina tira, nahikoa. Gero denak aterpera, dutxa zoragarri bat hartu ondoren, herria ezagutzera (beno, eta bitartean txikiteoa ere bai). Afaria, ensaladilla eta “tortilla patata”, zagarra eta bakoitzak ahal zuena egitera, batzuk kafearen bila eta beste batzuk mus txapelketa (oraingoan nahiko deskafeinatua, Ezkaraiko txapeldunak ez zuen jolastu), hemen txapeldunak LEIRE eta MANUEL ¡¡Zorionak!!. Gero ohera eta hurrengo egunean, jaiki eta gosaldu ondoren berriro Lalastrara. Hemendik bigarren ibilbidea, Arrayuelas, Recuenco, berriro San Lorentzo ermita eta amaiera berriro Lalastran. Gaurkoan eguraldi paregabea, aukeratzea izan ezkero ezin hobeagoa aukeratu, eguzkitsua, goizen freskoa eta gero berriz zoragarria; bista ikusgarriak, benetan ibilaldi paregabea. Gaurkoan bai, ogia bazegoen eta han baskaldu genuen giro ederrean. Amaitu eta gero autobusa (askok lo egin genuen, siesta ederra) hartu eta etxera.
Ez dakit orokorrean jendeak zer pentsatzen duen, baina niretzat oso asteburu ederra izan da. Espero det beste guztientzat ere hala izango zela. Inork zerbait ezateko gogoa badu, bildurrik gabe iruzkinak bidali, zuen iritzi, ideiak eta kexak azaltzen. Mila esker denoi.
