Kaixo denoi.
Joan den asteburuan, Sanpedroak direla eta, urtero bezela Pirineotara lau eguneko ibilbidea antolatu degu aurten ere. Oraingoan Aragües eta Hecho bailarak ezagutu ditugu. Irteera larunbatean egin genuen, 23 lagun lau egunetako eta beste bost, kotxez, astebururako bakarrik. Autobusez Lizarako refugioraino iritsi eta trasteak utzi ondoren, lehen ibialdia, Estanesko ibonak ezagutzera; ibilaldi zoragarria,

eguraldi ederra (batzuk bertan bainatu ziren) eta zerbait jan ondoren berriro refugiora. Han dutxa eder baten ondoren, eta tertuli baten ondoren, afaria; bukatu eta denok lo egitera.
Hurrengo egunean jaiki, gosaldu eta 8,30ak aldera abiatu ginen pentsatutako mendira, BISAURIN, lehen zatia, leporaino, nahiko erraz, han komerik, azken malda gogorra, eta batzuri kosta zitzaigun tontorrera iristea.

Han, eguraldi hotza, haizea baina eguzkitsua, eta bistak paregabeak. Pirineotako zati ikaragarri bat ikusten zen eta jendeak gozatu zuen hura ikustean. Jeitsi eta denok berriro refugiora, han, bezperan bezela, dutxa, tertulia eta afaldu ondoren lo.
Astelehenean refugio aldaketa egin behar genuen. Goizean Lizaratik atera eta Gabarditora joatea zen helburua. Horrela egin genuen, bidean, pentsatuta zegoen bezela AGÜERRI mendia egiteko aukera zegoen eta talde batek halaxe egin zuen, arratsalde erdian refugiora iritsiz.

Azken eguna: “Ozako ibilbide zaharra ” egin eta bazkaria. Azken egunetan botatako kaloria guztiak errekuperatu egin behar eta onena mahai baten inguruan, non hobeto?. Autobusa hartu eta etxera.
Pentsatzen det denontzako experientzi ederra izan dela eta ea hurrengo urtean berriro horrelako beste ibilbide bat egiteko gai garen. Denok, inor falta gabe.